Maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldia, eta hori antolatzeko bilera hilaren 16an egingo dute, Landetxen.
Hilaren 22rako 'Tabuen kutxatik oholtzara' izeneko bertso saio musikatua antolatu dute udalak eta Izan Inurri elkarteak. Umorearen bidez, minbiziaren atzean "mundu zabala" dagoela ikusaraztea du helburu, "esperientziak, ahotsak eta gorputzak plazaratuz".
Astelehenean hasiko du CAR Errenteriako Atletismo Taldeak denboraldia 18:00etan Beraungo atletismo pistan.
Gizon eta emakumeen selekzio autonomikoen lurralde arteko txapelketa 09:30etik 20:00etara jokatuko dute Galtzarabordako Kiroldegian.
Zortzi urtez Errenteriako alkate izan ondotik, Julen Mendoza Ko-Garri gizarte berrikuntza aholkularitzan ari da egun lanean. Aitortu du alkatetzan bizi izandako garaiarekin alderatuta lasaiago bizi dela orain.
Kontxako lehen jardunaldiak erakutsi du Hibaika eta Hondarribia ez direla banderaren lehian izango, baina igandeko sentsazio onei jarraipena eman nahi diete sailkapenean koska bat gora egiteko eta gustura bukatzeko.
Makax taldearen aurka jokatuko du denboraldiaurreko lagunartekoa Miren Tabernak. 18:45ean izango da partida, gaur, Elorsoron.
Herriko 260 edukiontziak garbitu eta desinfektatu ditu San Marko mankomunitateak. Hiru hilean behin egiten dituzte lanak, udalaren eta mankomunitatearen akordioari esker.
'Il4argiren txokoa' saioan kolaboratzen du Eider Zabalegik. Kapitulu honetan hil honetan kaleratuko diren jokoak izan ditu aztergai.
Udal bulegoak eta Lekuona Fabrikan ohiko ordutegietan ariko dira hilaren 9tik aurrera.
Datorren ostegunean izan beharrean, ostiralean izango da emanaldia. 'Bidasoa' filma proiektatuko dute Antxon.