Mahai teniseko lurralde arteko txapelketa asteburuan

Gizon eta emakumeen selekzio autonomikoen lurralde arteko txapelketa 09:30etik 20:00etara jokatuko dute Galtzarabordako Kiroldegian.

Mahai tenisa erruz, larunbatean.

Mahai teniseko gizon eta emakumeen selekzio autonomikoen lurralde arteko txapelketa jokatuko da Galtzarabordako kiroldegian asteburuan. Txapelketa Fontaneria Irurieta-Beraun elkarteak antolatu du Euskal federazioarekin elkarlanean eta partidak doan ikusi ahalko dira larunbatean 09:30etik 20:00etara, eta igandeko 09:00etatik 13:00etara.

Benjamin, Alebin, Haur, Kadete eta Gazte Mailetako kirolariei begirakoa da txapelketa eta Andaluzia, Aragoi, Asturias, Kantabria, Gaztela Mantxa, Gaztela Leon, Extremadura, Galizia, Madril, Nafarroa eta Euskadiko taldeek hartuko dute parte. 8 eta 18 urte arteko maila goreneko jokalariak ikusteko aukera izango da txapelketaren harira.

Hori horrela, Errenteriako Udalak herritar guztiak deitu ditu txapelketara gerturatu eta harekin gozatzera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.