Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Herri kirolekin hasi, eta technoarekin bukatu

Gazte Eguna izango da bihar Lezon. Gazte Olinpiaden finaleko herri kirol probekin hasiko dute eguna, eta paella irentsi ondoren euskal zumba, elektrotxaranga, erromeria eta musika elektronikoa iritsiko dira. Piztu Lezok gustuen fusioa bilatu du.

Iazko Gazte Eguneko irudia da honakoa, bazkarikoa. Bero egin zuen orduko hartan.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/09/06

Lezoko gazteek herrigintzari begirako abian duten atal askoko zikloan urrats berri bat egingo dute bihar (larunbata) Gazte Egunarekin, herriko bazterrak eurenak ere direla azalduko dute. Horretarako gustu askoko egitaraua antolatu dute, sukaldaritzan hain bogan den osagaien arteko fusioa bilatuz. Hala, kuadrillen arteko herri kirolekin hasiko dute eguna, eta techno musikarekin bukatu. Piztu Lezo antolatzailearen helburua da gazteak batzea, jada ezarrita dauden harremanak indartzeko eta sor daitezkeenak bideratzeko, beti ere Lezori ekarpena egiteko asmoz. Tresna oso indartsu bat dute horretarako: elkarlanerako gaitasuna. Karlos Saldise plazan izango da ekitaldi gehienen epizentro.

12:00etan hasiko dira Gazte Egunaren barruko ekitaldiak. Kuadrillen arteko Herri Olinpiaden finala jokatuko dute talde beltzak eta berdeak. Joan den larunbatean, abuztuaren 31n, kanporaketa egin zuten, eta aurkeztu ziren zortzi taldeetatik bi onenak horiek izan ziren. Kasualitatea izan daiteke, baina aurtengo Kontxan Oarso Bidasoak dituen ordezkari bakarrak emakumeetan Hibaika (kolore beltzekoak) eta gizonetan Hondarribia (berdeak) dira. Herri kirol kutsuko probak egingo dituzte finalistek, eta horretarako herrian berriki sortu den Sats Herri Kirol Taldearen laguntza izango dute. «Finala bitartean Lezoko kideek osatutako Lau Katu txarangak giroa jarriko du. Hori bukatzean, herri kirol erakustaldia izango da Satseko kideei esker: finalean erabiliko diren material eta tresnak era irekian erabili ahalko ditu jendeak», azaldu du Piztu Lezoko kide Irati Aldai Elorzak.

Behin finala bukatuta, argazki erraldoia atera eta eguna ofizialki hasiko dute, txupinazoarekin. Ondoren iritsiko da herri bazkaria, iaz bezala paellada formatukoa: partaide guztiek elastiko arrosa (kolore honek ere arraunarekin lotura garbia du) eramango dute, Olatz Azkue lezoarrak egindako logotipoduna, hark irabazi zuelako irudien lehiaketa. «360 gazte inguru izango gara bazkarian. Eguraldi ez oso ona iragarri dute. Karlos Saldiseko aterpean gustura izango gara», Aldairen lasaitasunerako mezua.

Arratsaldean, mugimendu gehiago
Piztu Lezoko kideak azaldu du Santakrutz Jaietako egitarauaren estresetik nahita uzten dutela kanpo Gazte Eguna, iraileko festek ekitaldi jario handia dutelako. Santakrutzen beroketa antzekoa da gazteen topagunea, Altamirako festekin batera. Horrela, estres horretatik gehiago aldentzeko biharko 17:00etan euskal musikarekin zumba saioa egingo dute Saldisen, ondoren Sakatu elektrotxarangarekin kalebuelta iritsiko da, 21:00etan Bidean taldearekin erromeria Saldisen, eta azkenik, Oarso Grooveren eskutik, techno gaualdia (00:30). Hori bai musika fusioa. ■

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.