Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

[Erreportajea] Ontzi pasaitarrak, play-offerako prest

Hilaren 14an eta 15ean Eusko Labeleko igoerako eta jaitsierako play-offak jokatuko dira Bermeon eta Portugaleten. Bi ontzi pasaitar itsasoratuko dira: San Pedro eta San Juan. «Ilusioz» eta «gogoz» daude zitarako.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2024/09/09

Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiaren ondoren, arraun egutegiak jarraipena izango du denboraldiaren azken txanpari ekiteko. Emakumeen Euskotren Liga abuztuaren 18an bukatu zen Zarautzen, eta Arraun Lagunak gailendu da nagusitasun osoz. Iaz bezala, eta bigarren urtez jarraian, Lugañene ontziak irabazi du erregulartasunaren txapelketa. Hondarribia bosgarren izan da, eta Hibaika, seigarren. Gizonen Eusko Label Liga bukatzeko, aldiz, azken bi estropadak falta dira, baina Urdaibaik dagoeneko irabazi du bere hirugarren liga jarraian. 24 punturen faltan, Bou Bizkaia-k 26 puntuko errenta du bigarren postuan den Zierbenarekiko. Hondarribia, une honetan, sailkapeneko bosgarren postuan da, Oriotik bi puntura.

Oarso-Bidasoko traineruak, ordea, beste erronka batean murgilduko dira hilaren 14ko eta 15eko asteburuan, Eusko Labeleko igoerako eta jaitsierako play-offak jokatuko baitituzte Bermeoko eta Portugaleteko uretan. Aurten, gizonetan bi ontzi itsasoratuko dira igoera eta salbazioa helburu, pasaitarrak biak: San Pedro eta San Juan. Libia-k Eusko Label Liga hamaikagarren postuan bukatzeagatik jokatuko du denboraldiko zita garrantzitsuena. Erreka, aldiz, KAE1 Ligan nagusi izanik iritsi da play-offera. Arrosak Bigarren Mailako txapeldun izan dira nagusitasun osoz, eta hamahiru estropadetatik 11 poltsikoratu dituzte. Emakumeetan, aldiz, ez da Oarso-Bidasoko ordezkaririk izango kanporaketa horietan, Hondarribiak eta Hibaikak mailari eutsi baitiote, eta San Juan ez baita sailkatu, bosgarren postuan sailkatu delako ETE Ligan.

Pasaitarren arerioak Galiziako Ligako Ares eta Chapela, eta KAE1 Ligako Santurtzi dira. Aresek, San Juanen antzera, erraz irabazi du Galizian, eta han jokatu diren hamahiru estropadetatik 11tan gailendu da. Sanjuandarren zenbaki berberekin iritsiko da play-offera. Kontxako sailkapen estropadan ere maila bikaina erakutsita zortzigarren izan zen, eta sailkatu zen Kaikutik soilik segundo pasatxora gelditu zen. Chapela bigarren izan da Galiziako Ligan, eta estropada batean gailendu zen. Santurtziren kasua bereziagoa da, KAE1 Ligako hirugarren postuan sailkatu baita Sotera. Hala ere, play-offa jokatuko du, Zumaiak ez baitu bete zita horretan aritzeko inprimakia. Chapelaren moduan, Santurtzik bandera bat lortu du aurtengo udan.

San Pedro eta San Juan irmo ari dira prestatzen sasoiko zita erabakigarriena. Alberto Iñurrategi Libia-ren zuzendaritzako kideak eta Joseba Fernandez Erreka-ren entrenatzaile eta arraunlariak onartu dute «gogotsu» eta «ilusioz» daudela play-offera begira.

Bi taldeak jakitun dira esku artean duten erronkaren garrantziaz, eta gakoak eman dituzte zita horri aurre egiteko. Iñurrategirentzat funtsezkoa da orain arte egindako lanean «konfiantza» izatea. Horretarako, «detaile txiki guztiak» bere lekuan jartzea garrantzitsua dela esan du zuzendaritzako kideak. Fernandez ere ildo beretik mintzatu da, eta entrenamendu bakoitzari «guztia ateratzea» funtsezkoa dela iritzi dio, «lan horri esker etortzen baitira emaitzak». Horrez gain, «hankak lurrean» izatea ezinbestekoa dela gaineratu du Erreka-ren prestatzaileak.

Aukerak baliatzera
San Pedroren denboraldia nahiko gorabeheratsua izan da emaitza aldetik. Uda osoa pasa dute sailkapeneko azken postuak atzean utzi ezinik, eta jaitsiera zuzena erraz saihestu badute ere, play-offa jokatu beharko dute. Emaitzak onenak izan ez arren, Iñurrategik adierazi du Libia-ren azken estropadak onak izan direla, eta alde horretatik «hobetzeko aukerak» dituztela. Moreak jakitun dira gainerako traineruak ere ondo ari direla arraunean, baina San Pedrok bere aukerak baliatuko ditu play-offean.

Horrez gain, Eusko Label Ligan, hau da, maila gorenean lehiatzea «entrenamendu oso ona» izan dela nabarmendu du zuzendaritzako kideak. Egoera horren aurrean, aurten bildutako esperientzia baliatu nahi dute Bermeon eta Portugaleten beren «bertsio onena» emateko. Sasoia «gorabeheratsua» izan bada ere, estropada onak egin dituztenean Cabo, Kaiku eta Lekeitio bezalako traineruen pare izan direla baietsi du Iñurrategik. Estropada horietan emandako maila lortzen badute, San Pedroko zuzendaritzako kidea ziur da «ondo» ibiliko direla eta arerioei gauzak «zailduko» dizkietela. Aurten bereganatutako esperientzia «aldeko puntu bat» ere izan daitekeela zehaztu du Iñurrategik, Eusko Label Liga «exijentzia» handikoa baita.

Sanpedrotarrek, gainera, eskarmentua dute play-offetako lehiaketetan. Honakoa izango da azken sei denboraldietan jokatuko duten bosgarrena. 2019an maila galdu zuten mota horretako txapelketan, eta 2020an, 2022an eta 2023an ere lehiatu zuten KAE1 Ligan egonik. Iaz, esaterako, Eusko Label Ligara igoera lortu zuten play-offean. Aurten berriz murgilduko dira aski ezaguna duten txapelketa horretan. Esperientzia hori izatea «lagungarria» dela ziurtatu du Iñurrategik, «antsietate eta urduritasun puntu hori txikitu» baitezake.

San Juanen denboraldia, aldiz, ikaragarria izan da, eta nagusitasun osoz poltsikoratu du KAE1 Liga. Fernandezek ez du ezkutatu igoera dela helburu nagusia, eta onartu du beren «momenturik onenean» iritsiko direla sasoiko zita erabakigarrienera. Erreka-ren prestatzaileak gogorarazi du San Juanek sei denboraldi oso daramatzala KAE1 Ligan play-offa jokatzeko aukerarik izan gabe. Hori dela eta, arrosak gogotsu daude bi estropada horietan borrokatzeko eta horiei aurre egiteko: «Momentua iritsi zaigu. Pasatu dira momentu latzak, eta orain gure aukera aprobetxatu behar dugu. Dena egiten ari gara aukera hori baliatzeko».

Fernandez jakitun da parez pare duten aukera horrek presioa sor dezakeela, baina presioarekin ere jokatu behar dela badaki. Garrantzitsuena, baina, urte osoan egindako lanean zentratzea dela uste du prestatzaileak, lan horri esker iritsi baitira emaitza on horiek: «Aukera paregabea dugu igotzeko eta aprobetxatu beharra dago. Gure arerioak gainditu behar ditugu, eta horretarako gure onena eman behar dugu. Nik badakit zer eman duen urtean zehar talde honek. Oso ondo prestatu dugu sasoia, oso ondo egin ditugu gauzak, eta konfiantza osoa daukat berriro ere egiteko gai izango garela. Badakigu zer egin behar dugun gure bertsio onena emateko, eta horrekin jardun behar gara».

Bakoitza bere aukerak baliatzen saiatuko da hurrengo urtean Eusko Labelen izateko. Ea lortzen duten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.