Zinema saio sorpresa antolatu du bihar OzZinemak
Emanaldia Niessen Zinemetan izango da, 19:00etan. Sarrerak, 4 euroan daude salgai.
OzZinemak saioa antolatu du biharko, ez nolanahikoa, ez baitu esan zein film aukeratu duten emanaldirako. Hala ere, ziurra da ez dituela ikusleak epel utziko, aukeraketa bikainak egiten baititu zineklubak pantaila erraldoira harribitxiak gerturatu eta herritarren eskura jartzeko.
Helburu horrekin sortu zen OzZinema, zinema denen eskura jarri eta zirkuitu komertzialetik at diren filmeei ere hauspoa emateko. Ibilbide luzea du dagoeneko zineklubak, eta hutsik egin gabe, eskaintza oparo bezain interesgarria aletzen eta osatzen jarraituko du.
Emanaldia Niessen Zinemetan izango da, 19:00etan. Sarrerak, 4 euroan daude salgai. Erosteko egin klik hemen. Zineman bertan eta Lekuona Fabrikan ere eros daitezke.
