Santakrutzetarako bi langile behar ditu Lezoko Udalak
Brigadan eta udaltzainetan errefortzu bezala lan egiteko deialdi azkarra egin du udalak. Lau eguneko kontratua izango da, hilaren 13tik 16rakoa.
Santakrutz Festei begira bi langile behar ditu Lezoko Udalak. Bi lanpostu horiek brigadari eta Udaltzaingoari errefortzu bezala laguntzeko izango dira, kontratazioek hilaren 13tik 16rainoko iraupena izango dute, hau da, ostiraletik astelehenera (santakrutzak egun horietan izango dira), eta lanaldi osokoak dira; ordutegia beharren araberakoa izango da. Deialdiarekin bat egiteko aukera bihar arte (hilak 11) da zabalik. Izen-ematea gauzatzeko eta xehetsun gehiago izateko baliatu esteka hau.
Bi lanpostuetako bat eskuratzeko ezinbesteko den baldintza da hautagaiek DBHko titulua izatea. Aldi berean, beste hainbat alor baloratuko dira: euskararen ezagutza, Oarsoaldeko herriren batean erroldatuta izatea, langabezian egotea, edo Lanbiden izena emanda izatea.