Goitibehera jaitsieran izena emateko epea ireki dute
Ugaldetxoko festen baitan egingo duten jarduera hilaren 29an izango da. Izen ematea hilaren 26a baino lehen egin behar da.
Ugaldetxoko festak ate joka dauden honetan, Goitibehera jaitsieran izena emateko epea ireki dute. Jaitsiera hilaren 29an (igandea) izango da, 17:00etan, Txipitoko maldan.
Izen ematea hilaren 26a baino lehen egin behar da Intxixu jatetxean edo 652 762 384 zenbakira deituta. Hala ere, ohartarazi dute adingabeek tutorearen baimena eman beharko dutela aldez aurretik.
Goitibehera jaitsieran parte hartzeko, gutxienez, 14 urte eduki behar dira.
