Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak
santakrutzak

Lezoartasuna kalera ateratzeko egunak

Gaur egin dute ostiralean hasiko diren Santakrutz Jaien aurkezpen ofiziala. Ia 60 ekitaldi daude iragarrita, askatasunean eta seguru bizi beharrekoak denak.

Mireia Kuesta eta Jon Legorburu zinegotziak, eta Mikel Arruti alkatea (erdian), gaurko aurkezpenean.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/09/11

Ia 60 ekitaldi izango dituzte etzi (ostirala) hasiko diren Santakutz Jaiek. Jai Batzordeak mimoz prestatu ditu den-denak, Mikel Arruti alkateak antolakuntzan izan diren batzordekideek azaldu duten prestutasuna, konpromisoa, herrigintzarako gosea, lana, denbora eta esfortzua eskertu ditu; udaleko teknikari eta langileei ere aitortza egin die, haien lanagatik ere aurrera egingo dutelako festek. “Jaiak, dibertsioaz aparte, nolabait lezoartasuna azaleratzeko eta partekatzeko egunak izan daitezke. Gure izaera kolektiboa indartzeko egunak direla uste dugu. Horretarako ere baliatu behar dira jaiak: gure nortasuna, hizkuntza, kultura eta ohiturak sendotzeko lanabesa dira”, azaldu du agintariak. Lezoar izatearen harrotasun horretatik abiatuta, arduraz mintzatu da Arruti, herritar ororenak izan daitezela jaiak da ardura horren oinarria: “Lezoko plaza eta kaleek espazio seguruak izan behar dute. Guztiok gozatu behar dugu jaietaz. Herri seguru izate hori guztion ardura da. Jai egun hauek guztienak dira. Kalera atera, gozatu eta gure komunitatearen indarra azaleratu dezagun”. Ostiralean hasi, eta hilaren 16an (astelehena) bukatuko dira Oarsoaldeko azken jai handiak.

Jon Legorburu Kultura zinegotziak eman ditu egitarauaren gaineko zehaztapenak, “jaiek irauten duten denbora ia guztian beti zerbait egongo da”. Datei begira, berezitasun batean jarri du azpimarra: Santakrutz Eguna, I-14 Eguna, larunbatarekin ‘erori’ da. Horrek aldaketak ekarri dituela azaldu du Legorburuk. Adibidez, marmitako nahiz dantza txapelketak egitarautik atera behar izan direla jakinarazi du, larunbateko ekitaldi kopuru handi horregatik. Alta, Kilometro Lezoren barruko Harrobi Dantza Taldearen Geure(R)a ikuskizuna (larunbateko 22:45ean, Santo Kristo basilikaren paretan) nahiz Tio Teronen Semeak taldearen Haurreskolari dantza emankizuna (igandeko 20:00ean, Goiko Plazan) gehitu zaizkie santakrutzetan ohiko diren ekitaldiei. “I-14ko ekitaldiak nahiz bezperako danborradak mugitzen dute jende gehien beharbada. Baina adin eta gustu guztientzako ekitaldi sorta da landu duguna. Egitarau polita gelditu dela uste dugu. Ea eguraldiak laguntzen duen”.

Espazio seguruen gaineko gogoeta egin du festen aurkezpeneko gaurko agerraldiaren hasieran alkateak. Horretan sakondu du Mireia Kuesta Feminismo zinegotziak. Aipatu du jaiak definizioz garai pozgarri eta zoriontasunez beteak direla, ospakizun aroa. Baina izaera hori mantentzeko, jaiak askatasunez bizitzeko eta gozatzeko eskubidea lehen lerrora eraman du. “Onartezina da eraso matxistengatik emakumeek jaiak askatasunean gozatu ezin izatea. Festetan eroso eta seguru sentitzeko eskubidea dugu. Gure askatasuna mugatzen duten egoera horiek borrokatzea dagokigu”.

Borroka horretan, hainbat neurri adostu dituzte udalak eta herriko eragileek emakumeen kontrako erasoak balira. Hala, arretarako zerbitzu aktiboa abian izango da hilaren 13ko eta 14ko gauetan 00:00etatik 06:00etara; zerbitzu hori baliatzeko 688 69 62 04 telefono zenbakira deitu behar da. Gainera, hilaren 13an (ostiralean) indarkeria matxisten prebentziorako eta sentsibilizaziorako Puntu Morea jarriko dute Piku kalean, 18:00etatik 21:00etara. “Indarkeria sexista eta LGTBI+fobiari aurre egiteko informazioa eta tresnak eskaini, eta eraso matxistak saihesteko gunea da”, ohartarazi du Kuestak. Gainera, emakumeen kontrako indarkeria kasuren bat ematen bada, hainbat herritarrek formazioa jasoko dute, horren aurrean zer egin eta nola jokatu azaltzeko.

Jarraian, 2024ko Santakrutz Festen egitarau osoa, nahiz egunez egunekoa ikusteko aukera.

  • Lezoko Santakrutz Jaiak 2024. Egitarau osoa (PDF artxiboa jaitsiko duzu hemen klik eginda).
  • Lezoko Santakrutz Jaiak 2024. Egunez eguneko egitaraua.
    • Hilak 11, asteazkena.
    • Hilak 12, osteguna.
    • Hilak 13, ostirala.
    • Hilak 14, larunbata.
    • Hilak 15, igandea.
    • Hilak 16. astelehena.
Erlazionatutako edukiaSantakrutzen ufadaren zain dira lezoarrak“Lezon eraso sexistek jai dute”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.