Odola ematera deitu dituzte pasaitarrak
Datorren asteazkenean izango da hurrengo saioa, Antxoko anbulatorioan. Aldez aurretik hitzordua hartu beharko da.
Pasai Antxoko Odol Emaileen taldeak hurrengo deialdiaren berri eman du. Hilaren 18an (asteazkena da) izango da odola emateko aukera. 16:30etik 20:15ak bitarte ariko dira horretan Antxoko anbulatorioan.
Taldetik gogorarazi dute COVID 19arekin zerikusia duen sintomarik izanez gero, ez joateko. Jendea ez pilatzeko ordua emango diete emaileei.
Beti bezala, gazteei egin diete deialdia (18 urtetik gorakoei), odol emaile berriak behar dituztelako.