Sukaldari laguntzaile postua osatzeko probaren emaitzak, ikusgai
Urmendiko sukaldari laguntzaile postua osatzeko bidean, oposizio faseko probaren emaitzak argitaratu dituzte. Erreklamazioak egin daitezke.
Urmendiko sukaldari laguntzaile posturako lan poltsa osatzeko prozesuaren baitan, oposizio faseko probaren behin behineko emaitzak ikusgai jarri dituzte. Gainera, erreklamazioak egiteko epea irekitzea erabaki dute.
Azterketa eta emaitza zuzenak ere argitaratu dituzte.
Esteka honetan dago informazio osoa.
