Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Elizaldeko kaleak eta plazak ikuspegi feministatik garatzeko bidean

Horretarako, prozesu parte hartzailea jarri dute martxan. Lehenago, bi formakuntza saio egingo dituzte. Horiek hilaren 18 eta 23an dira.

Oiartzun Elizalde auzoa da Oiartzungo erdigunea. Izenak dioen bezala, eliza bertan dago.
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2024/09/13

Elizaldeko kaleak eta plazak ikuspegi feministatik garatzeko prozesu parte hartzailea jarri dute martxan; hori garatzeko bi formakuntza saio egingo dituzte irailean, eta urrian egingo dituzte partaidetza bilerak.

Honela dio udalak argitaratu duen oharrak: “Hiriak eta herriak ikuspegi maskulino eta heteronormatibo batetik diseinatu izan dira, nahiz egunerokoan plazak eta kaleak emakumezkoek gehiago okupatzen dituzten komertzio txikira joanda edo zaintza zereginetan. Orain arteko hirigintza ereduak ez ditu emakumeen eta kolektibo zaurgarrien premiak erdigunean jarri izan”.

Hirigintzan eta hiri diseinuan hartzen diren erabakiek denei eragiten dietelako Oiartzungo gune nagusia den Elizalde hainbat ardatzen arabera aztertu eta proposamenak egiteko prozesua jarri du martxan udalak. Hain zuzen, Tolarieta eta hilerri arteko lurretan hurrengo urteetan garatuko den etxebizitza berrien antolaketa egiten hasi dira, eta udalaren arabera une ezin hobea da genero ikuspegia eta hiri inklusioa bultzatzeko baldintzak jarri eta Elizalde orokorrean hobetuko duen eredua sortzeko.

Prozesuak Oiartzunen bizitzen “arituak” diren emakume eta gizonekin egin nahi du bidea, herriko edozein auzotan bizi eta bertako kaleetan eta txokoetan orduak pasatzen dituzten herritarrekin. Horretarako, diagnosi eta ekarpen fasea egin aurretik, hirigintza feminista zer den lantzeko oinarrizko bi formakuntza saio antolatu dituzte. Saioak hilaren 18 eta 23an izango dira, 18:30ean, udaletxeko areto nagusian. Ongizate indibiduala eta kolektiboa, irisgarritasuna, mugikortasuna, zaintza, kontziliazioa eta erasoekiko segurtasuna hirigintzan nola txertatu izango dira aztertuko dituzten gaietako batzuk.

Prozesu horien ostean egingo dituzte parte hartze saioak, urrian. Saio horietan Oiartzungo eta bereziki Elizalde auzoko diagnostikoa egin eta proposamenak landuko dituzte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.