'Emakumeak martxan' izeneko jarduera eskaintza aurkeztu dute
Zazpi auzotako emakume elkartek eskaintzen dituzte jarduerak. Ikastaroetan izena hilaren 17tik 19ra eman beharko da elkarte bakoitzean.
Errenteriako hainbat auzotako emakume elkartek Emakumeak martxan izeneko jarduera sorta aurkeztu dute. Bertan, 7 auzotako emakume taldek antolatzen dituzten ekintzak batzen dira, eta guztira 50 jarduera inguru biltzen dira Emakumeak: topaketak eta gizartean parte hartzea helburu programaren baitan.
Izen ematea elkarte bakoitzean egin beharko da hilaren 17tik 19ra 17:00etatik 19:00etara, eta ikastaroetan parte hartzeko matrikula ordaindu beharko da -kuota elkarte bakoitzak ezarriko du-.
Antolatzaileek gogorarazi dute taldeak zozketa bidez osatuko direla, eta ez, aldiz, izen emate hurrenkeraren arabera.
Eskuorri honetan daude xehetasun guztiak.