Bertso Festa, sei bertsolari handirekin

Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Aitor Mendiluze, Nerea Igartzabal eta Sustrai Colina izango dira Urriaren 5ean Niessenen.

Erein elkarteak urriaren 5erako antolatu du 2024ari dagokion Bertso Festa. Errenteria Hiria Kulturguneko (Niessen) antzokiak jasoko du sei bertsolari handiren emaria: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Aitor Mendiluze, Nerea Igartzabal eta Sustrai Colina dira errimak jarriko dituztenak. Haiei gaiak, berriz, Amaia Agirrek emango dizkie. Urriaren 5eko 19:00etan hasiko da bertsoaldia.

Sarrerak jada salgai daude, 10 euroan. Horiek Landaren, Xenpelar Kultur Dendan eta Arkaitza tabernan eros daitezke. Internetez ere eskura daitezke, Errenteriako Udalaren webgunearen bidez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.