Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Hasi da denboraldi berria Oiartzun Irratian

Oiartzun Irratiak herria informatzeko jardunean jarraitzen du. Denboraldi berriari ekin diote, eta hainbat saio berri ere ari dira prestatzen Itsaso Guemes eta Alazne Etxeberria kazetariak.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2024/09/13

Urteak daramatza Oiartzun Irratiak informazioa zabaltzen, 25 hain justu, eta bide beretik jarraitzeko asmoa dute kazetariek. Izan ere, 2024-25 denboraldiari ekin diote egunotan, eta gaur-gaurkoz berritasun handirik ez badute ere, hilabete batzuen bueltan izango dira irratiaren uhinetan ahots, kontu, eta gai berriak. 

Arguyuan saioa da Oiartzun Irratiko saio nagusia, eta horren barruan biltzen dira elkarrizketak, kolaboratzaileak eta gainerakoak. 10:30ean hartzen dute hitza Arguyuan saioko esatariek, eta 13:15 bitartean albisteak, prentsa errepasoa eta eguraldia ematen dituzte, besteak beste. Tarte horretan, egunero, lehiaketak ere egiten dituzte —zozketa ostiraletan egiten dute—. 

Arratsaldean ere ez da irratia isilik geratzen, ez, goizeko saioen errepikapenak izaten baitituzte. Gainera, 16:00etatik 18:00etara Arrosa Sarearekin —Euskal Herriko 23 irrati biltzen dituen federazioa— egiten dute konexioa, Zebrabidea saioan hartzen baitu parte Oiartzun Irratiak. 

Bestalde, elkarrizketak eta askotariko gaiak ere izaten dituztela kontatu du Itsaso Guemes kazetariak: herriko gai batzuen inguruan izaten dira solasaldi batzuk, baina gainontzekoak kolaboratzaileenak izaten dira. Esaterako, Landetxeko agendaren errepasoa, oarso bidasoko hitzarekin kolaborazioa, udalaren agendaren errepasoa, Euskal Herriko txokoen bidaien atala eta, horiez gain, Kirolez blai, Axeyan txokotik, Ziklizitatea gorpuzten, Zana zalako, Munduari so, Literhari, Lanin, Il4argiren txokoa eta Aitziyo saioak. 

Berritasunak ere iristear
Denetarik eta denentzako saioak dituzte Oiartzun Irratian, baina dirudienez ez dira nahikoa. Beste bi saiori forma ematen ari dira; badakite zeren inguruan ardaztuko dituzten, baina ez dute oraindik izenik ere. Aurreratu dute, ordea, urriaren bueltarako-edo jarri nahi dituztela martxan. Alazne Etxeberria esatariak azaldu du beste erakunde batzuekin elkarlana sendotzeko lanetan ari direla, hala nola, Hitzarekin. 

Denboraldi berriaren inguruan hitz egiterakoan, ezin ahantzi 25. urteurreneko ospakizun handia, uztailaren 13an izan zena. “Ederra, ederra izan zen. Ondo atera zen dena”, esan du Etxeberriak. Horiek izan dira mende laurdena ospatzeko egin zuten jaialdiaren inguruan galdetuta atera zaizkion lehen hitzak. Erabateko inplikazioa sumatu zuten; are, ezarri zituzten espektatibak “gainditu” egin zituzten. “Egun biribila izan zen”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.