Gaur estreinatuko da Telmo Iragorriren 'Traineras' dokumentala
Euskotren ligako bost patroien begiradatik arraunaren gogortasunak, sakrifizioak, emozioak eta satisfazioak azaleratzen dituen film luzea da.
Gaur estreinatuko da Telmo Iragorriren Traineras dokumentala. Zuzendari donostiarrak emakumezkoen arraunaren mundura egin du salto. 2023 denboraldiko Euskotren ligako bost patroi dira film luze honetako protagonistak: Andrea Astudillo (Arraun Lagunak), Nerea Perez (Donostiarra), Nadeth Agirre (Orio), Izaro Lestayo (Tolosaldea) eta Miren Garmendia (Hondarribia).
Iragorrik 2023an filmatu zuen dokumentala. Estropadetako irudiez gain, patroien egunerokoan ere jartzen du fokua, beren begietatik arraunaren gogortasunak, sakrifizioak, emozioak eta satisfazioak azaleratzeko.
Reafilma eta Enbabia Films produktoreak izan dira filmaren ekoizleak. Gaurtik aurrera estatu osoko zinema aretoetan izango da ikusgai. Gurean, Oarso Bidasoan, Niessen Zinema Aretoan ikusi ahal izango da.