Urdaburuk Abau bordara egingo du irteera hilaren amaieran
Hilaren 28 eta 29rako antolatu dute irteera. Plaza mugatuak dira, eta dagoeneko eman daiteke izena Abau bordako irteeran parte hartzeko.
Abau borda. Argazkia: Urdaburu Urdaburuk Abau bordara egingo du irteera hilaren 28 eta 29ko asteburuan. Autobusa larunbat (hilak 28) goizeko zazpietan hartu beharko da Errenterian (Alamedako geltokian) edo 7:05ean Lintzirinen.
Irteera honetara eguneko motxila eramatea aski dela diote antolatzaileek. Larunbatean Abau aterpean egingo dute lo, eta maindire zaku bat edo zaku arin bat eraman behar dela gehitu dute. Gainera, bi egunetako janari guztia norberak eraman beharko du. Bazkide direnek 45€ ordaindu beharko dituzte; besteek, 50€. Plaza mugatuak dira, eta plaza dagoeneko izanez gero, bakoitzak dagokion ordainketa egin beharko du elkarteko kontu korrontean erreserba gauzatu ahal izateko.
Izen ematea Urdabururen egoitzan (astearte eta ostegunetan, 19:00 – 21:00 artean), 943 52 78 79 telefonora deituta edo formulario hau betez egin beharko da.
Hona hemen ibilbidea:
Igandea, hilak 29: Juan Pito-Arrakagoiti-Kartxela (1982)-Anhauko Kurutze-Holtzarte bira-Logibar [22 km ; 1050 m ; 7h30].
