Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Herritarren babes osoa dute

Eusko Labelen izateko kanporaketa dute asteburuan San Pedrok eta San Juanek. Atzo, herrikideen babesa jaso zuten arraunlariek.

San Juan eta San Pedroko arraunlariak, atzo herritarren babesa jasotzen (bideotatik ateratako irudiak dira).
Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2024/09/14

San Pedrok eta San Juanek erronka bikoitza dute asteburuan. Bermeon gaur eta Portugaleten bihar, 2025ean Eusko Label Ligan izateko kanporaketan parte hartuko dute Santurtzirekin, Chapelarekin eta Aresekin batera. Bi estropaden artean 40 minutu besterik ez dituzte egingo arraunean, gutxi gorabehera, bost traineruek. Pasaitarren artetik San Pedrok mailari eutsi nahi dio 2023an izerdiz, gogoz eta sekulako lanez lortutako plaza ez du utzi nahi. San Juan, berriz, 2018an galdu zuen onenen arteko tokia berreskuratzeko irrikaz dago. Bi estropada bakarrik loriaren eta porrotaren marra ezdeusaren artean. Baina, zergatik ez: pasaitarrenak badira 2025ean Eusko Labelen izateko asteburuan jokoan dauden bi plazak? Badituzte aukerak.

Irudi dezake San Pedro krisian, eta San Juan aldeko olatu handi batean gainean iritsi direla kanporaketara. Izan liteke, sasoiak zer eman duen ikusten bada behintzat. Baina gaurko eta biharko estropadek ez dute orain artekoaren inolako antzik izango. Libia-ko kideek Eusko Labelen azken txanpa, eta Kontxara ez sailkatzeagatik konpetiziorik gabeko asteburuak baliatu dituzte burua asteburuko 40 minutuetan erabat zentratzeko. Astia izan dute sasoiko akatsak eta ongi egindakoak neurtu, eta gogoz eta indarrez iristeko play-offera. Antzeko San Juanen; KAE1 erraz irabazi dute jokoan ziren hamahiru banderetatik 11 astinduz, baina balizko euforia edo ustezko nagusitasun hori atzean utzi behar dute, umil atera behar dira itsasora gaur eta bihar, dena irabazteko dutelako oraindik. Ligaren eta Kontxaren geldialdia ere aproposa izan da Erreka-ko kideentzat, play-offa erdigunean jarri eta horra begira bakarrik jartzeko.

Deitu bi traineru historikoren arteko lehia, deitu bi barrutiren arteko nortasun eta izaera proba, adierazi Pasaian zein klub den nagusi erabakitzeko asteburua izango dela, esan Libia eta Erreka ontzien arteko pike-aren beste kapitulu bat idatziko dela asteburuan… Izena edo esamoldea edozein dela ere, gaur eta bihar jokoan dagoena udalerriaren traineru historia eta tradizioaren prestigioa eta oinordekotza da. Beraz, sekulakoa litzateke garai bateko goi mailako lehia hori, goren mailan errepikatzea 2025ean eta aurrerantzean, moreak eta arrosak elkarrekin arraunaren elitean ikustea, jakinik adibidez duela 30 urteko arrauna, eta egungoa, arras ezberdinak direla. Finean, Pasaian arraunaren eta bi klub horien hurbileko etorkizuna izan daiteke jokoan gaur eta bihar. Afirmazio sakon eta potoloetatik at, asteburukoa Pasaiak gizonen arraunaren elitean behar duen tokiari eusteko, eta ahal bada areagotzeko aukera da.

Gaurko gizonen estropada 18:08an da hastekoa Bermeon. Biharko bigarren jardunaldia, 11:59an Portugaleten. Aurretik emakumeen Euskotreneko kanporaketak izango dira, eta ondoren Eusko Labeleko ohiko estropadak. Biharko 12:30ean, suziriak izan daitezela bai San Pedron bai Donibanen.

Bi traineruek babes osoa dute. Herritarrek atzo (ostirala) azken bultzada, azken txaloak, azken baikortasun ufadak eman zizkieten arraunlariei bai San Pedron zein Donibanen. Horren lekuko dira jarraian ikus daitezkeen bi bideoak. Bizkaiko bi estropadetan ere ez da zale morerik eta arrosik faltako, hara joateko autobusak antolatu dituztelako.

 

 

Erlazionatutako edukia[Erreportajea] Ontzi pasaitarrak, play-offerako prest
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.