Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Formatu aldaketak aurpegi berriak erakarri ditu Oiartzunera

Asteburuan egin dute Oiartzunen 'Poesia Egunak'. Jardunaldien arrakasta ikusita, hiru eguneko formatuarekin jarraitzeko asmoa dute.

Loaldi Poetikoa. Argazkia: Ananda Berasarte.
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2024/09/16

Pasa den asteburuan, hilaren 13tik 15era, poesia doinuz jantzi zen Oiartzun. Ekimenaren laugarren edizioa izan da aurtengoa, eta, lehenengoz, hiru eguneko egitaraua osatu dute. Antolakuntzako eragile guztiak oraindik elkartu ez badira ere, egunotan hitz egin duenaren arabera Ainara Lasa iritziek bat egingo dutelakoan dago.

Horrela hasi da Lasa: “Gero eta jende gehiago gerturatzen da, eta aurten joera hori berretsi eta egonkortu egin dela esan genezake. Herriko jende askok hartu du parte ekitaldi guztietan, eta kanpotik ere aurreko urteetan baino jende gehiago gerturatu da. Adin ezberdinetako jendea ere ikusi dugu, eta alde horretatik oso pozik gaude”.

Ildo horretatik, Lasaren ustez arrakasta horren oinarrian dago jardunaldiaren laugarren edizioa izatea, eta funtsean, ekimenak “gero eta oihartzun eta zabalkunde handia duela han eta hemen”. Halaber, komunikabideen lana ere azpimarratu nahi izan du: “Poesia Egunak presentzia izan du hainbat hedabidetan, eta horrek ekimenaren irismena handitu du. Ekimenaren fokua Oiartzundik Euskal Herrira zabaldu da”.

Formatu berria, arrakastatsua

Lehenengoz itxuraldatu dute jardunaldia aurten; egun bakarrekoa izan da azken hiru urteetan, baina aurten hirukoiztu egin dute egitaraua. Gainera, Lasaren arabera ondo funtzionatu du berrikuntzak, eta datorren urtera begira argi daukate bide horretatik jarraituko dutela. “Azken lau urteetan bide bat egin dugu; pandemiaren testuinguruan hasi ginen, eta gaurdaino formatua aldatzen joan da, baina esan genezake hiru eguneko Poesia Egunak eta diziplinarteko formulak funtzionatzen duela”.

Ugariak dira ekimen honen antolakuntzan jardun duten eragileak. Kulturgintzan etengabe gurutzatzen diren pertsonak dira eragile horiek, eta lankidetzan ibiltzeak indarrak eta aukerak biderkatu egin ditu oraingoan. Horrek, beraz, egitarauaren izaera poliedrikoa bermatu du. Publiko ezberdinari zuzendutako ekimenak eta esperimentazioak izan dira nagusi aurtengoan, eta, esaterako, ostiraleko Loaren defentsan eta Loaldi poetikoak interes handia piztu du ikusleen artean. Loaldi poetikoaren aurretik aktoreek zenbait pieza eskaini zituzten Landetxe eraikinaren espazio ezberdinetan, ez oholtzan bakarrik, eta Lasak dio eraikinaren askotariko erabilera posibleak arakatzea eta esperimentatzea interesgarria izan zela. “Oso ekarpen bereziak eta berariaz bertarako sortutakoak eskaini zituzten aktoreek. Ez ditugu beste inon ikusiko”.

Egitarauan aurreratu zuten moduan, Ananda Berasarte arduratu zen argazkiak ateratzeaz, eta emaitza “zoragarria” bada ere, oraindik ez dakite antolakuntzakoek zer egingo duten materialarekin. Alabaina, jakin badakite zerbait artistikoa eta kultur ekimen bat izango dela; alegia, Poesia Egunen bizitza luzatu egingo dute material horrekin beste zerbait sortuko dutelako.

Horrela amaitu ditu Lasak bere hitzak: “Oro har pozik geratu gara funtzionamenduarekin eta hortik jarraitzeko asmoa dugu”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.