Donostia Hiria Kutxa literatur sariko alor bat irabazi du Itziar Otegik
Euskarazko saileko kontakizunen alorra irabazi du Otegik 'Ezer ez dago utzi nuen lekuan' lanarekin. Elkar etxearekin argitaratuko du lana.
Donostia Hiria Kutxa literatur sariaren aurtengo irabazleen berri eman dute, eta euskarazko alorrean Itziar Otegi oiartzuarra izan da garaile. Ezer ez dago utzi nuen lekuan izeneko narrazioagatik jaso du saria Otegik, eta Elkar argitaletxearekin kaleratuko du lana.