'Kirolez blai' saioa Oiartzun Irratira itzuliko da astelehenean
Joxe Migel Lopez Arruabarrenak gidatzen du saioa, eta Alazne Etxeberriaren laguntza izango du. 11:15ean izango da zuzeneko emisioa.
Datorren astelehenean, hilak 23, klasiko bat bueltatuko da Oiartzun Irratiaren uhinetara: Kirolez blai. Saioa Joxe Migel Lopez Arruabarrenak gidatzen du, eta herriko kirolaren egoerari errepasoa emateaz gain, nazioarteko analisiak ere egiten ditu. Hamaseigarren denboraldia izango da hau, eta Lopezek Alazne Etxeberria Oiartzun Irratiko esatariaren laguntza izango du.
Zuzeneko emisioa 11:15ean izango da, Arguyuan magazinaren barruan, baina errepikapenak 13:30ean eta 20:30ean izango direla jakinarazi dute.
Urtean zehar, Enekoitz Markos Oiartzungo kirol zinegotzi ohiaren eta egungo zinegotzia den Edorta Fernandezen bisitak izango ditu saioak.