Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Udal liburutegia eraldatzeko prozesua aurkeztuko dute ostiralean

Udalak eta Ku-ku Haur eta Gazte Literatur Ekimenak 'Bazen behin liburutegi bat' izeneko prozesua jarriko dute martxan liburutegia eraldatzeko.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2024/09/17

Ostiralean (hilak 20) aurkeztuko dute Arizmendieneako lorategian liburutegia eraldatzeko prozesu parte hartzailea. Zehazki, Oiartzungo herritarrek behar duten liburutegi eredua “modu kolektiboan birpentsatu eta diseinatzeko” prozesua jarriko dute martxan udalak eta Ku-ku Haur eta Gazte Literatur Ekimenak. Bazen behin liburutegi bat izena jarri diote gogoeta eta eraldaketa ekimenari.

Gaur egungo liburutegiaren funtzio, zerbitzu eta espazioak ikuspegi komunitarioago batetik formulatu nahi dituzte, biblioteka eragile komunitario eta azpiegitura sozial gisa ulertu eta askotariko herritarren beharretara eta prozesu sozial eta kulturalen zerbitzura egongo den egitasmoa izan dadin.

Irailetik ekainera arteko lanketa parte hartzailea egingo dute, eta metodologia eta parte hartzeko bideak askotarikoak eta egoera eta kolektibo bakoitzari egokituak izango dira. Horretarako elkarrizketa sakonak, zehatzak, informalak, taldekoak, bakarkakoak nahiz galdetegi ezberdinak baliatuko dituzte.

Hilabete bakoitzean sektore, eragile edo kolektibo zehatz batzuengana zuzenduko dira, “ziurtatzeko herriko aniztasuna ordezkatzeko adina ahots eta ikuspegi biltzen dituztela”. Bereziki, udalak esan duenez, erdigunean kokatu nahi dituzte kolektibo zaurgarrienak, liburutegiaren erabiltzaile potentzialak direnak eta prozesuko ohiko deialdietan bestela parte hartuko ez luketenak -izan hizkuntzagatik, ordutegiagatik edota halako markoen ezaugarriengatik-.

Hala ere, eztabaida horiez gain hiru hilabetean behin eztabaida enborrak egingo dituzte liburutegian. Orokorragoak izango dira horiek, eta “liburutegiaren nahiz prozesuaren gainerako ikuspegi zabal bat eskainiko dute”.

Prozesua koordinatzeko talde motor bat osatu dute udalak, Ku-ku eragileak, Juntura arkitektoen kooperatibak eta Aise prozesuen fazilitaziorako kooperatibak. Talde motor horrekin lehen geruza izeneko markoa arituko da lanean prozesuaren kalitatea eta ordezkaritza zabala bermatu eta sektore edo eragilekako eztabaiden eta galdeketen artikulazio eta dinamizazio lana egiteko.

Gogoeta eta eraldaketa prozesuaren aurkezpen publikoa 19:00etan izango da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.