Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Hamaikagarren OrriBakaR aktibatu dute

Andreone Udal Liburutegiaren literatura lehiaketara lanak aurkezteko epea azaroaren 22ra arte da zabalik. Sarien entrega abenduaren 13an egingo dute.

Iazko saridunen eta udal ordezkarien talde argazkia.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/09/19

Martxan da 2024ko OrriBakaR Literatura Lehiaketa. Hamaikagarrena da; jada, parte hartzeko eskubidea duten haur askoren adinera iritsi da gaztetxoenen literatur sormenera begira den sariketa. Lanak, orri bakarrekoak gehienez eta edozein genero literario (bertsogintza, olerkigintza, ipuinak, kazetaritza, komikiak…) erabiliko dutenak izan daitezke, gai librekoak eta inoiz argitara gabeak: horiek aurkezteko azaroaren 22ra arteko epea dago, Lezoko Andreone Udal Liburutegian. Sari emate ekitaldia abenduaren 13an jasoko du herriko kultur topaguneak (19:00).

Bost kategoriatan, adinaren arabera sailkatuak, aurkez ditzakete lanak haurrek. Baldintza bat: Lezoko biztanleek edo Lezoko liburutegiko bazkideek eman ditzakete sormenak:

  • A mailarako 6-7 urtetakoen lanak hartuko dituzte.
  • B mailan, berriz, 8-9 adin tartekoenak.
  • D maila 10-11 urte dituztenena da.
  • E mailara 12-13 dituztenak bideratu dituzte.
  • F maila gazte koskorrena da, 14-15 urtekoena.

Epaimahaiko kideak antolatzaileek hautatuko dituzte. Haien erabakiak apelaezinak izango dira, eta gerta liteke sariren bat eman gabe izatea aurkeztutako lanek ez dutelako izan behar adinako maila. Sari emate ekitaldiaren aurretik (abenduaren 13an da) jakinaraziko dituzte bost kategoriatako irabazleak Lezoko liburutegiaren blogaren bitartez. Horien guztiem artean hamar sari banatuko dira, bina kategoriako: liburuak erosteko 100 euroko bale bana jasoko dute garaileek.

Nola eman lanak?
Aurkeztuko diren lanek orri bakarrekoak behar dute izan. Hala, udal liburutegiko entrega aurretik hainbat alor hartu behar dira kontuan:

  • Orriaren goiko aldean izenburua idatzi behar da.
  • Lan bakoitzeko gutunazal itxi bat aurkeztuko da. Gutunazalaren kanpoko aldean lanaren izenburua eta egilearen adina jarriko dira; barruko aldean, berriz, egilearen helbidea, telefono zenbakia eta izen-abizenak.
  • Lana kanpoaldean joango da, eta gutunazala grapaz lanari josia.
  • Ikastetxearen izena daraman lanik ez da onartuko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.