20tik gora ekitaldiz gozatu ahal izango dute pasaitarrek abendura bitarte. Lau barrutietan izango da zerekin gozatu.
Iraila eta abendua bitartean 53 kultur ekitaldi jasoko ditu herriak. Berritasun bat dago eskaintzan: antzerki talde amateurren topaketa.
Zenbait ingurumen eragilek bat egin eta 'Aldaketarako marea' izeneko kontzientziazio egitasmoa abiatu dute. Hilabete batez, askotariko ekintzak eskainiko dituzte herrian eta inguruko natur eremuetan, kontzientziak pizteko asmoz.
Ikastetxeetako haurrek hasi dute Atlantikaldia kultur topagune eta musika jaialdia dantzan jarrita.
Kontsumo taldeak 15 urte bete dituen honetan, haiekin bat egin eta elikadura osasungarri eta jasangarri batez gozatzeko deia egin du.
Andreone Udal Liburutegiaren literatura lehiaketara lanak aurkezteko epea azaroaren 22ra arte da zabalik. Sarien entrega abenduaren 13an egingo dute.
Zirku tailerra, dantza, poesia irakurraldi hizkuntz anitza... diziplena denek, eta pertsona guztiek dute leku Atlantikaldiaren Artxipelagoan.
Ainhoa Mariezkurrena sanjuandarra, Jokin Oregi, Hegoa Alvarez, Galder Perez, Goiz Eder Iturain eta Pedro Jose Zabalza dira testu horien egileak.
Esteban Muruetagoiena oiartzungo medikua 1982. urtean hil zen Guardia Zibilaren eskutik jasandako torturen ondorioz. Haren alabaren mina du ardatz filmak.
Udalak etxebizitza horiek esleitzeko zozketan izena eman dutenen onartuen eta ez onartuen zerrendak zabaldu ditu. Alegazioak, hilaren 24ar arte.
Kirolaren Europako Astearekin bat egin du udalak eta horren harira egingo ditu jardunaldiak hainbat kirol diziplinetan.
'mixtape.mp3' izenpean, zortzi abestiz osaturiko lana argitaratu du Txiltxoko oiartzuarrak. Youtuben entzun daiteke.
Datorren astean hasiko dira 2024-2025 ikasturteko eskolak. Hainbat taldetan oraindik plaza batzuk geratzen direla jakinarazi du udalak.