Olatzarreko etxebizitzek behin-behineko zerrendak dituzte

Udalak etxebizitza horiek esleitzeko zozketan izena eman dutenen onartuen eta ez onartuen zerrendak zabaldu ditu. Alegazioak, hilaren 24ar arte.

Olatzar eremuan egitekoak diren babes ofizialeko eta etxebizitza tasatuetarako zozketarako onartuak izan direnen zerrendak argitaratu ditu Lezoko Udalak. Behin-behineko zerrendak dira. Izan ere, irailaren 24ra arteko epea zabalik da zerrenda horiei alegazioak aurkezteko epea. Beheko esteketan ikusi daitezke zerrenda horiek. Zerrendan, berdez dauden eskatzaileak onartuak izan direnak dira, laranjaz daudenak ez onartuak, eta hori koloreko laukitxoetan itxaron zerrendako kideak daude. Zerrenda horiek behin betiko onartzen direnean, zozketa egingo dute

Olatzarren 57 etxebizitza egingo dituzte, erregimen tasatuko 24, eta babes ofizialeko beste 33. Hemen horien xehetasunak:

Erregimen tasatua
Orotara Erregimen Tasatuko 24 etxebizitza egingo dituzte, eta horietako bat mugikortasun urriko ezintasuna edo ezintasun psikikoa duten pertsonentzat gordeko dute. Bestalde, zortzi etxebizitza hiru logelakoak izango dira, eta gainerako hamabostak, berriz, bi logelakoak.

Babes Ofiziala

Babes Ofizialeko etxebizitzen kasuan, berriz, 33 izango dira eraikiko dituztenak. Babes Ofizialeko kasuan ere gordeko dituzte mugikortasun urriko ezintasuna edo ezintasun psikikoa duten pertsonentzako etxebizitzak, baina bi bideratuko dituzte horientzat. Horietaz gain, hiru logelako zazpi etxebizitza eta bi logelako 24 etxebizitza eraikiko dituzte.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.