Aurtengo antzerki programazioa aurkeztu du Antzerkizaleok-ek

Orotara hamabost lanen berri eman dute, eta lehena igande honetan (hilak 22) izango da. 19:000etan izango da saioa, Landetxen.

Antzerkizaleok taldeak ikasturte honetako antzerki programazioa aurkeztu du;  bai eta berrikuntza bat ere. Aurtengoan, haurrentzako emanaldi bat gehiago izango dute -hiru hilean behin-, eta, gainerakoan, programazioak orain arte eduki duen filosofiarekin jarraituko duela azaldu dute antolatzaileek: “Talde profesional zein amateurren plaza, herriko antzerkigileei tokia ematea, lan esperimentalagoak eta tradizionalagoak tartekatzea, emakume sortzaileei plazak ematea martxoak 8tik haratago, Euskal Herriko lurralde guztietako taldeak ekartzea… eta noski, euskara hutsean. Euskara hutsez egiten den programazio bakanetakoa da “.
 
Jarraian, aurtengo programazio osoa:
  • Hilak 22 (igandea) 19:00, Mira Hadi (Loraldia).
  • Urriak 27 19:00, Miñan (Arte Drama).
  • Azaroak 24 19:00, Ihesi (Iduzkilore).
  • Abenduak 15 19:00, Hau ez da gerra bat (Piszifaktoria).
  • Abenduak 27 18:00 (haurrentzat), 104 Haurra (Yarleku antzerkia).
  • Urtarrilak 19 19:00, Itsas Behera (Pez Limbo).
  • Otsailak 8 18:00 (haurrentzat), Butterfly effect (Astrolabium).
  • Otsailak 16 19:00, Nahastumbury (Barrexerka).
  • Martxoak 23 19:00, Putaren bakarrizketa eroetxean (Laura Penagos).
  • Apirilak 4 18:00, Munduari itzulia 80 egunetan (Eriz Alberdi).
  • Apirilak 27 19:00, Jo (Badut).
  • Maiatzak 25 19:00, Hika zorretan.
  • Ekaina
    • Txinalka herriko helduen taldea.
    • Herriko gazteen ikasturte amaierako lanak.
  • Uztaila 4 19:00 (kalean), Mikra (Berdini zirkus).
Igandeko (hilak 22) sarrerak dagoeneko salgai daude Landetxen edo online. Bestalde, lehenengo saioan Ikusle Txartela ere banatuko dutela aurreratu dute. Emanaldi guztiak Landetxen izango dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.