Atlantikaldia

Denentzako lekua du Artxipelagoak

Zirku tailerra, dantza, poesia irakurraldi hizkuntz anitza... diziplena denek, eta pertsona guztiek dute leku Atlantikaldiaren Artxipelagoan.

Movimiento Infinito kolektiboko bi dantzariak Herriko Plazan, gaur.

Haurrak izan dira protagonistak arratsaldean Atlantikaldian, Herrixkak hartu dituen askotariko ekintzetan, tartean zirku tailerra. Trapezioan zein orekari gisa abilak direla erakutsi dute bertaratu direnek.

Arte eszenikoak gustuko dituztenentzat aukera ederra izan da Herriko Plazan. Pieza bikaina eskaini dute Movimento Infinito Kolektiboko bi kideek, eta olerkiz jantzi da ondoren agertokia, hamaika hizkuntzatan egindako poesia irakurraldiarekin. Kultur aniztasunak, hizkuntz aniztasuna dakar berekin ezinbestean, eta hori bada Atlantikaldiaren parte, Errenteria-Oreretaren parte den bezala.

Ondokoak, HITZAk gaur arratsaldean jasotako irudiak dira. Atlantikaldiaren egitarau osoa ikusteko klikatu hemen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.