Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

AEKn Euskara ikasteko diru laguntzak emango ditu udalak

12 urte bitarteko haurren guraso zein aitona amonek matrikularen %33 baino ez dute ordainduko. A1 eta C1 mailari begirako ikasleek ere beherapena izango dute.

Leire Perlines Apalategi
Lezo
2024/09/20

Euskara eroso bizitzeko lelopean zabaldu du 2024-25 ikasturteko matrikula garaia AEK-k, eta kanpaina horri bultzada eta oihartzuna emateko asmoz, Lezoko Udalak, Oroitzene AEK-k, Hezikuntza eta Errota Herri Eskolak eta Pasaia-Lezo Lizeoko guraso elkarteek agerraldia egin dute.

Iker Salaberria, Euskara zinegotzia: “Lezo UEMAko herria da, eta euskaraz bizi nahi duen herria. Horretarako, ordea, administrazioen zeregina da herritarrei baliabideak eskaintzea. Gure lehen erronka, lezoar guztiei euskara ezagutzeko eskubidea bermatzea da, hori baita aukera berdintasuna bermatzeko bidea eta guztiok euskaraz eroso bizi ahal izateko baldintza”. Ildo horretatik, azaldu dute 12 urte bitarteko haurrak dituzten guraso zein aitona-amonei matrikula murriztua eskainiko zaiela; hau da, %33 besterik ez dutela ordaindu beharko. Gainera, ikasturte amaieran %75eko asistentzia izan dutela frogatzen duten ikasleei matrikulan ordaindutako diru kopurua itzuliko zaie.

Horretaz gain, AEK-ko Idoia Arbelaitz eta Edurne Lizarazuk kontatu dute matrikula prezio berezia izango dutela A1 mailakoek zein C1 mailari begirako 16 eta 18 urte bitarteko nerabeek, “helburua euskara eroso ikastea eta bizitzea baita”.

Salaberriak, amaieran, herritarrak matrikulatzera eta euskara ikastera gonbidatu ditu: “Euskara ikasteko pausoa emango duen edonori herri bizitza sakonago bizi eta gozatzea, lan aukera berriak izatea, harreman berrietara zabaltzea, edota kultura berri bat ezagutzea ekar dakieke. Lezon euskaraz bizi dugun guztiok ere biziki eskertuko diegu ahalegina”.

Ikasturte honetan A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailetako eskolak emateaz gain, hizkuntza eskakizunak ateratzeko ikastaroak; mintza taldeak; goizeko, eguerdiko eta arratsaldeko jardunak; lanean txandaka arituz gero euskaltegian ere txandaka aritzeko aukera eta aurrez aurreko eskolak edota autoikaskuntzaren bidez ikasteko aukerak eskainiko dituzte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.