Esnabide kaleko zenbait baldosa konpondu eta egonkortuko dituzte
Pasaiako Portu Agintaritzak egingo ditu lanak, lurzoru horren obraren kontratazioaren arduraduna baita. Udalak eskatuta egingo dituzte lanak.
Pasaiako Udalak jakinarazi duenez, Esnabide kaleko zenbait baldosa egonkortzeko lanak egingo dituzte atorren astean. “Oinezkoen segurtasuna bermatzeko” asmoz egingo dituzte lanak, kaleko Lonjaren aldean dauden espaloiko baldosak konpondu eta egonkortuko ditu Pasaiako Portu Agintaritzak.
Lonjako estalkia eta urbanizazio lanak egin zirenetik lauzak desegonkor zeudela diote udaleko iturriek, eta bizilagunen eskaera asko jaso dituela udalak. Guzti horiek portuari helarazi dizkio erakundeak, lurzoru horren obraren kontratazioaren arduraduna baita portua. Datorren astean hasiko dira lanekin, astelehenean. Bost egunez ariko dira horretan. Edonola ere, lanen hasiera eta iraupena eguraldiak baldintzatu dezakeela.
Lanak egin ahal izateko, espaloiaren zati bat moztuko dute zenbait egunetan.