Sormena eta musika nagusitu dira Atlantikaldian
Musika izan da larunbat goizeko protagonista; haurrek musika tailerra izan dute, eta eguerdian Errenteriako Musika Bandak eman du kontzertua.
Goizeko eguraldi iragarpenak konfiantzarik ematen ez bazuen ere, pozik egon daitezke Errenteriarrak, euririk ez egiteaz gain, eguzkia ere atera baita. Hori gutxi balitz, errenteriarrek haien sormena lantzeko aukera ezberdinak izan dituzte Atlantikaldiaren gune ezberdinetan.
Goizeko hamarretan hasi da gaurko egitaraua, eta hamaiketan gaztetxoek Herrixkan zuten hitzordu bikoitza, ordu berean bi tailerretan parte hartzeko aukera izan baitute; musika sormen tailerrean batetik, eta bizikleta birziklatze tailerrean bestetik. Bigarrenean batu da hasieran jendea, baina beste aldean musika doinuak entzuten hasi orduko, segituan bete da musika sormen tailerra ere.
Gero, ordea, Herriko Plaza izan da protagonista. Errenteriako Musika Bandak Celtic Tides aurkeztu du eta orotara zazpi abesti jo dituzte. Hitzordua baino dezente lehenago, betea zegoen plaza. Zehazki, Aitor Mitxelena Rubio zuzendariaren gidaritzapean Ireland: of legend & lore, Two celtics folksongs, Villa wetrha, The lord of the dance, A highland rhapsody, Second suite for military band in F major eta Highlights from brave abestiak jo dituzte. Noski, abesti bakoitzaren ostean txalo zaparradak izan dira nagusi.
Jarraian, gaur arratsaldeko (eguraldiaren ondorioz LA OTRA + Emakumeen Etxeko Kantu Taldea eta ELH MALICK -en emanaldiak lekualdatu egin dituzte) egitaraua eta goizeko irudi zein bideoak:
16:30. Kasko historikoan ezkutatuta (bisita gidatua). Herrian zehar.
17:00. Paddle sur tailerra. Ibaia.
17:00. Ipuin kontalaria. Herrixka.
17:00. Zurrumurru tailerra. Herrixka.
17:00. Oreretatik itsas hiria (bisita gidatua). Herrian zehar.
18:00. Paddle surf tailerra. Ibaia.
18:00. Rig3l. Kalekaia.
18:30. Nigeriar dantza tailerra. Herrixka.
19:00. Paddle surf. Ibaia.
19:00 La otra eta Emakumeen Etxeko kantu taldea. Herrixka.
20:00. Morhane JI eta Movimiento infinito. Itsasargi Nagusia.
20:00. Sotoalde. Kalekaia.
20:30. Samba badago. Herrixka.
21:30. ELH Malick. Herrixka.
22:00. La Txama. Kalekaia.
23:00. Iseo & Dodosound. Itsasrgi Nagusia.
23:00. High alai Dj set. Herrixka.
00:00. Lamia mari. Kalekaia.
