Killirikupek bihar aurkeztuko du ikasturtea, Arizmendienean
2024-25 ikasturtean bost gai aztertuko dituztela aurreratu dute, feminismoan erreferente diren egileen lanak irakurriz.
Killirikupe Emakumeak Ahalduntzeko Oiartzungo Eskolak 2024-25 ikasturtea aurkeztuko du bihar, hilak 25 (asteazkena). Arizmendienean emango dute aurtengo ikasturtearen nondik norakoen berri, 18:00etan hasita.
Aurreratu dutenez, besteak beste, autore eta gai hauek landuko dituzte ikasturtean zehar:
- Anna Freixas, psikologian lizentziatua. Emakumeen zahartze prozesua aztertzen du begirada feministatik.
- Miren Agur Meabe. Lekeitioko poeta eta idazlea gorputzetik eta gorputzaz ari da bere idazlanetan.
- Aitxus Inarra. Edertasunari buruzko begirada eskaini du prentsa artikulu eta liburuetan.
- Elsa Muñiz, antropologoa. Edertasunaz eta feminitateaz aritzen da.
- Luisa Mauraro, Milango filosofa eta pentsalari feminista.