Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

'Burujabetzak' aurkeztu dute Udalbiltzak eta Oiartzun Burujabek

Urriaren 17, 18 eta 19an izango dira 'Burujabetzak' jardunaldiak. Ekimenak doakoak eta irekiak dira, baina izena eman behar da kasu batzuetan.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2024/09/24

Udalbiltzak eta abiatu berri den Oiartzun Burujabe herri proiektuak Burujabetzak jardunaldiak antolatu dituzte elkarlanean, eta, urriaren 17 eta 18an egingo dituzte Oiartzunen jardunaldiak. Gainera, urriaren 19a Oiartzungo Burujabetzen eguna izango da, eta Oiartzun Burujabek oiartzuarrak herri itunarekin konprometitzera deitu ditu.

“Oiartzunen badira urte batzuk burujabetza ezberdinak lantzen ari garela. Orain, Oiartzun Burujabe herri proiektua abiatu dugu. Iaz Hernani Burujabek egin zituen jardunaldien ondotik, garrantzitsua ikusten genuen herrian bertan jardunaldiak antolatzea; bertan martxan dauden proiektuak ezagutarazi eta balioan jartzea; eta, aldi berean, beste tokietan egiten ari direna ezagutu eta bertatik ikastea”, azaldu du Olaia Lasa zinegotziak.

Bestalde, Haritz Alberdi lehendakariak azaldu du Udalbiltzaren erronketako bat dela tokian toki egiten ari diren esperientzietan fokua ipintzea eta, ahal dela, laguntzea. “Gure helburua ekarpena egitea da: irtenbide batzuk bilatu eta eskalatu egin nahi dugu. Ikusten dugu herrietan eta eskualdeetan, proiektu berritzaile eta eraldatzaileak ari direla sortzen, eta baliabideak jarri nahi ditugu horiek eskalatzeko”.

Jardunaldi hauek “herrigintza eta udalgintza eraldatzaile ikuspegitik jaiotako proiektuak” ezagutzeko aukera emango dute. Egun horietan herri eskolako proiektuak aurkeztuko dira, burujabetza eta trantsizio ekosozialak, parte hartzearen paradigma berriak edo udalgintzatik estatugintzarako jauzia nola egin, besteak beste.

Ekimen guztiak doakoak eta irekiak izango dira, baina ostegun eta ostiral goizeko ekimenetan parte hartzeko izena eman behar da, hemen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.