Maite Guevara antzerki konpainiaren 'Susto', igandean Pasaian
Donibaneko Juanba Berasategi aretoak jasoko du emanaldia, arratsaldez.
Datorren igandean (hilak 29) antzerkiaz euskaraz gozatzeko aukera izango da Pasaian. Juanba Berasategi aretoak Maite Guevara antzerki konpainiaren Susto antzezlana jasoko du 19:00etatik aurrera. Sarrerak online eskura daitezke, edo bestela, igandean bertan erosi ahalko dira aretoan bertan, emanaldia hasi baino ordubete lehenago. 12 urtetik gorako herritarrei begirako emanaldia izango da.
Sinopsia: Lau komendiantek beldurrezko gaztelu batean egiten dute lan. Ez da ia inor bertaraino iristen. Kontuak ez dira aspaldi ateratzen eta beren bizibidea arrisku bizian dago. Ikuskizunak funtzionatzea behar dute, eta jendea ikaratuta egotea. Baina dena askoz errazagoa izango litzateke beraiek ez balira beldur gehien dutenak.