Ipar martxa irteera Urdabururekin
Villabona, Anoeta, Tolosa eta alegian barrena egingo dute irteera, 13 kilometrokoa orotara.
Kirola egin nahi dutenek, ez dute aitzakiarik. Izan ere, urtean zehar hainbat diziplinekin lotutako irteera eta jarduerak antolatzen ditu Urdaburu Mendizale elkarteak. oraingoan, ipar martxa antolatu du. Urriaren 5ean, larunbatarekin, izango da irteera hori. Villlabona, Anoeta, Tolosa eta Alegia lotuko dituzte, desnibelik gabeko 13 kilometroko ibilbidean.
Parte hartzaileek eraman beharrekoak ere zehaztu dituzte: ura, kiroletako zapatilak eta ipar martxako makilak.
Errenteria-Oreretako Renfeko tren geltokian jarri dute zita 08:10ean—trena 08:20an aterako da—.
Izen ematea Urdabururen egoitzan egin behar dute irteeran parte hartu nahi dutenek, idazkaritzan aurrez aurre, edo telefonoz 943 52 78 79/ 686 59 67 32 telefono zenbakietara deituta astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara. Online ere eman daiteke izena, galdetegia beteta. Horretarako klikatu hemen.