"Kantatzea gustuko duzu?", hurbildu bada Sutargira
Lezoko abesbatzarekin bat egin nahi dutenek, astelehen edo ostegunetan Tomas Garbizu Musika Eskolara joan besterik ez dute egin behar.
“Kantatzea gustuko duzu?”; hala hasi dute Sutargi abesbatzako kideek kantarien elkargoarekin bat egin nahi dutenei, haiekin bat egiteko aukera dutela esateko agiria. Hau da, Lezoko Sutargi abesbatza ikasturte berrirako kantari bila dabil, eta haiekin batera kantuan alai aritzeko nahia dutenei dei egin diete abesbatzarekin bat egiteko. “Kantatzea gustatzen zaion edonor gonbidatzen dugu, eta inolako konplexurik gabe parte hartzera etor daitezen dei egiten diegu herritarrei”.
Koru amateurra da Sutargi, eta kantuan ondo pasatzea beste helbururik ez dute. Musika eskolako ikasleen gurasoek nahiz eskualdeko kantuzaleek osatzen dute, eta kantuan aisiaz gozatzeko lagunartea da. Urtean zehar askotariko jarduerak egiten dituzte, tartean, herrian eta kanpoan kontzertuak.
Entseguak astelehen eta ostegunetan egiten dituzte, Tomas Garbizu Musika Eskolan, 19:30ean hasita. Beraz, egun horietan agertzea besterik ez dute Sutargirekin bat egin nahi dutenek abeslarien taldea ezagutu, eta nahi bada bat egiteko.