Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Zazpi espazio publiko erabiltzeko akordioa sinatu dute udalak eta portuak

Aldundiak finantzatutako hitzarmen bat sinatu berri dute bi aldeek. Hala, 76.000 metro koadroko eremu baten kontserbazioa bere gain hartuko du udalak.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/09/25

Atzo (hilak 24) Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako hitzarmen bat sinatu zuten Pasaiako Udalak eta Pasaiako Portu Agintaritzak. Akordio honen arabera, portuko lursailean dauden zazpi espazio publiko udalaren esku geratuko dira datozen lau urteetarako. Atzo sinatu zuten hitzarmen akordioa Joakin Telleria Pasaiako Portu Agintaritzako presidenteak, Teo Alberro alkateak, eta Azahara Dominguez foru diputatuak.

Ordezkariek zaldu zutenez, 2024an jarriko da indarrean hitzarmena eta horren arabera, udalak bere gain hartuko du 76.000 metro koadro inguruko azalera duten zazpi eremuren kontserbazioa. Eremu horien artean, Herrerako biltegien estalkia edo Trintxerpeko kaia daude. Udalak 400.000 euroko jasoko ditu horretarako, eta hortaz, ez du inolako inbertsio gehigarririk egin beharko lan horientzako. Lau urteko indarraldia izango du akordioak, eta urteko luzapenak egiteko aukera izango da.

Atzoko udalbatzan onartutako eta bi aldeek sinatutako hitzarmen horrek zehazki 76.474 metro koadroko azalera hartzen du, Euskotreneko Herrerako geltokiaren eta San Pedroko Puntak arteko eremuetan: Herrerako biltegien estalkia (6.900 m2), Euskadi etorbidea 1 (4.700 m2), Euskadi etorbidea 2 (3.800 m2), Trintxerpe kaia (11.900 m2), lonja (26.600 m2 terrazaren edo estalkiaren eta plazaren artean), Arraunlari kalea (8.400 m2), Torreatze-Puntak (6.500 m2).

Akordio horren arabera, 400.000 euro jasoko ditu udalak aldundiaren eskutik, “akordioan jasotako erabilera publikorako espazio irekien kontserbazioari eta mantentzeari ekiteko”.

Eremu berriak mantentzeko lan horiekin espazioak jendearentzat irekita daudenean hasiko direla iragarri zuten atzo. Horren arabera, jendeari ireki aurretik obrak egin beharko dituzte.

“Beste urrats bat”
Alkateak adierazi du hitzarmen hori sinatzea “beste urrats bat” dela portua eta herria integratzeko bidean, eta pasaitarrentzat aisialdirako aukerak sortzen jarraitzen dutela. “Hitzarmen honek aukera ematen digu bermatzeko herritarren egunerokotasunean ezinbestekoak diren espazioak erabilera publikorako irekita egongo direla aurrerantzean ere, eta egoera onean mantendu ahal izango ditugula Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzari esker”, esan du.

Telleriaren arabera, akordio hau “Portu Agintaritzak azken urteotan Portu eta hiri arloan egin dituen jarduera guztien gailurra” da. Azkenik, Dominguezek gogorarazi du “beharrezko aldez aurreko urratsa” dela bere sailak egindakoa, “udalak bere gain hartzen dituen mantentze lanak finantzatu ahal izateko”. Badiaren “biziberritze integralarekin” aldundiak duen konpromisoa berretsi du Dominguezek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.