Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Disko Band, soinu eta argi eztanda erritmikoa, Lekuona Fabrikan

EMKE Musika Bandak eta Iker Rodriguez DJak fusio kontzertu ikusgarria egingo dute larunbatean. Disko Band ikuskizunak, dantzaleku bihurtuko du Lekuona Fabrikaren Sorgunea emanaldi berritzailea eskaintzeko.

Iker Rodriguez DJa, Maite Gartzia Kultura zinegotzia eta Alain Aierdi EMKE Musika Bandaren zuzendaria. Argazkia: Dani Novas
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/09/26

Ez dagoela ezinezkorik—musika munduan bederen—erakutsiko du EMKE Errenteriako Musika Bandak urriko lehen larunbatean larunbatean —urriak 5—, beste behin ere. Bere ausardia eta formatu zein nahasketa berritzaileak urratzea gustuko duela agerian utzi du asko-askotan, arrakasta handiz gainera, eta oraingoan ere hala egingo du.  Pentsaezina zitekeen uztarketarekin dator, oraingo honetan, ideiaren “erruduna” Iker Rodriguez DJa izan bada ere. Azken horrek 30 urte bete ditu musikari lotuta; haurrentzako 1990. hamarkadaren bueltan Galtzarabordako kiroldegian antolatzen zen alkoholik gabeko diskotekan hasi eta etenik egin gabe jarraitu du musikaren bidea. Ametsa omen zuen, handiena, EMKErekin batera musika emanaldi batean aritzea, eta amets hori larunbatean bihurtuko du errealitate.

Disko Band ikuskizunaren gaineko xehetasun denak emateko agerraldia egin dute gaur Alain Aierdi Gurpegi EMKEren zuzendariak, Iker Rodriguez DJak berak, eta Maite Gartzia Kultura zinegotziak. Lekuona Fabrikaren Sorgunean izango da emanaldia 18:00etan hasita. Han gertatuko dena handia izango dela esan dute “eztanda erritmiko eta musika fusio paregabea”.

Eskerrak emanez hasi du mintzaldia Aierdik, “Eskerrak udalari, Kultura departamentuari beti gure ondoan egoteagatik, Lekuonako Javi Cruzi egiten ari den lana ikaragarria delako, eta Iker Rodriguezi, bere ideia izan zelako”. Barre artean erreferentzia egin dio Rodriguezek bere “insistentziari” : “2020an hasi ginen hitz egiten eta azkenean, lehengo urtean, tardeo batean hitz egin genuen eta aurten 30 urte beteko nituela musika munduan esan nion. Urte zahar gauen baiezkoa jaso eta apiriletik lanean gaude”.

Ikuskizunaren egituraz hitz egin du EMKEren zuzendariak, eta azaldu duenez 18:00etan tardeoarekin hasiko da emanaldia, eta 20:00etan musika bandak bat egingo du ikuskizunarekin: “Dantzaldirako pieza dezente eta ezagun asko ditugu”. 1980 eta 1990. hamarkadetako musika izango da entzungai musika banda, Maria Izaga, Julen Morgado eta Jon Imanol Etxabe abeslari eta Iker Rodriguez DJarekin.

Sarrerak salgai

Emanaldirako sarrerak behar dira, eta dagoeneko salgai daude 6 euroan. Online eros daitezke (klik egin hemen) edo presentzialki Lekuona Fabrikaren harreran. Sarrerarik soberan balitz, egunean bertan ere erosteko aukera izango da.

Ez da bandaren ohiko kontzertua izango, eta hori nabarmendu du Aierdik, “jendea zutik egongo da, ez da eserlekurik izango, eta barra izango da sorgunean bertan. Diskoteka baten antza izango du honek. Etortzen direnak dantzara etorri behar dute”.

Ikuskizuna prestatzea “izugarrizko lana” izaten ari dela aitortu du musika bandaren zuzendariak, “apiriletik ari gara prestatzen eta orduak eta orduak eman ditut moldaketak egiten, 1980. hamarkadan diskoteketan dantzatu ziren doinuak ekartzea ez da erraza, ez dagoelako halako ezer moldatuta banda batentzat. Gainera, dj batekin fusioa egitea niretzat berria da eta ikertu behar izan dut, base batzuk sortu behar izan ditugu”.

Zailena musika idaztea izan dela aitortu du, baita formatu egokia aurkitzea ere.

Lan mardul horren guztiaren ondoren, hamasei kantuko errepertorioa osatu dute fusio gogoangarria egiteko bandak eta Rodriguezek. Aierdik argi du, “itzela izango da”.

Gartziak hartu du hitza ondoren. Kultura zinegotziak “egiten ari diren lan handia” eskertu die fusioaren arduradunei, “kultura, musika eta Errenteria estu lotuta daude eta errenteriarrei, zein inguruetako herrietako biztanleei gonbita egin nahi diegu bertaratu eta musika entzun dezaten, zuzeneko musika, azken horren aldeko apustu garbia egin dugu. Formatu hau berria da, orain arte ez da horrelakorik egin eta ikusmin eta ilusio handia dugu”.

Edukierari dagokionean, Sorguneak 800 lagunentzako tokia izango du larunbateko ikuskizunean.

Esperimentuaren egileak pozik eta gustura oso, hala esan du Rodriguezek berak lehen entsegua egin ondoren, “erronka bete dugula esan daiteke. Oraindik lauzpabost falta dira. Hau niretzako ametsa da nire herrian, musika bandarekin eta errepertorio honekin… ikaragarria izango da”. Aitzindaria ere izango da emanaldia, Euskal Herrian behintzat, halakorik ez omen da egin orain arte, “Bartzelona eta Eivissan—Herrialde Katalanak— egin  izan dira, baita Europako festibaletan ere, baina hemen, guk dakigula ez da inoiz egin. Bitxikeria da”.

Lekuona Fabrikaren teknikariak, Cruzek ere esan du zer izan den zailena beretzat: “100 foku programatzea emanaldi berezi honetarako Lekuona Fabrika dantzaleku bihurtzeko”.

Zalantzarik ez da, larunbatekoa proposamen eszeniko berritzaile eta ikusgarria izango da, sortzaileek esan dutenez, “guztiak txundituko dituena”.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.