2024/9/26

Errenteria-Oreretako garraiolari bat hil da Lodosan

Bi kamioik elkar jo dute gaur eguerdian Lodosan, eta talkaren ondorioz bi garraiolarietako bat hil egin da.

Disko Band, soinu eta argi eztanda erritmikoa, Lekuona Fabrikan

EMKE Musika Bandak eta Iker Rodriguez DJak fusio kontzertu ikusgarria egingo dute larunbatean. Disko Band ikuskizunak, dantzaleku bihurtuko du Lekuona Fabrikaren Sorgunea emanaldi berritzailea eskaintzeko.

'La casa' filma gaur, Landetxen

Alex Montoyak zuzentzen duen 'La casa' filma 19:30ean emango dute gaur, Landetxen. Sarrerak hiru euro balio du.

Martxan dira Pasaiako hiru gaztelekuak

Joan den astean zabaldu zituzten ateak hiru guneek. 13-17 urte bitarteko pasaitarrek "lagunekin egoteko eta esperientzia berriak partekatzeko" aukera dute jada.

Mowat Wilson gaitzari ahotsa jarriko dio Easo abesbatzak

Kontzertua emango du Donostiako abesbatzak igandean Madalenaren ermitan. Sarrera: borondatea. Bildutako diru guztia Aesmowi Mowat Wilson gaixotasunak kaltetutakoen elkartearentzat izango da.

Haurtzaro Ikastolako ikasleek bigarren eskuko azoka egingo dute

Ugaldetxoko jaien baitan antolatu dute azoka Haurtzaro Ikastolako DBH 4ko ikasleek. Larunbatean (hilak 28) izango da, 10:00etatik 14:00etara.

Asteburuko oiartzuarren partidak; zer, non eta noiz?

Bihartik (hilak 27) igandera bitartean hainbat partida jokatuko dituzte Oiartzun KE-k, Oiarpek eta Txostek.

Proiektu autonomoen topaketa, Lezon

Urriaren 5 eta 6an Donostialdeko egitasmo autonomoetan dabiltzanen topaketa egingo dute herrian, 'Autonomiatik erein!' lelopean.

Pasaiako hiru ludotekak, ateak zabaltzeko prest

Datorren asteartean zabalduko dituzte hiru aretoak, eta ekainera bitarte zabalik izango dira. Astelehena izango da matrikulatzeko azken eguna.

Jendaurrean jarri ditu hainbat ebazpen Pasaiako Udalak

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik, hilabeteko epea dute herritarrek horiei erreklamazioak aurkezteko.

Konpetentzia digitalen gaineko zortzi tailer ondu dituzte Don Boscok eta Talaiosek

Eremu profesionalera zuzendutako konpetentzia digitalak lantzeko tailerrak dira, eta arratsaldez emango dituzte, doan.

Gaurtik igandera kultura digitalen topaleku izango da Gaztaño

Gaur hasiko da hackmeetinga  Gaztañon, eta igandera arte askotariko kultura digitalen topalekua izango da auzo hori. Hackmeetinga, urtero egiten den topaketa autogestionatua da, eta 2000. urtean hasi ziren antolatzen.

Biriatuko ordainlekua hainbat gauetan itxiko dute

Asfaltatze lanak egingo dituzte ordainlekuaren inguruan. Gauez itxiko dute, eta ezin izango da Gipuzkoatik Lapurdira (eta alderantziz) autobidetik pasa.

Gehiago