Ugaldetxoko jaietako egitaraua argitaratu dute

Ugaldetxoko jaietako egitaraua argitaratu dute. Jai egunak hilak 20 (ostirala), 27 (ostirala), 28 (larunbata) eta 29 (igandea) izango dira.

Berriki argitaratu dute Ugaldetxoko festetako egitaraua; jai egunak hilak 20 (ostirala), 27, 28 eta 29 izango dira. Hona hemen egitaraua.

Hilak 20, ostirala

  • 22:00: XLIV. Truk txapelketa auzo lokalean.

Hilak 27, ostirala

  • 18:00: Auzoko dantzarien agurra. Ondoren, buruhandi eta trikitilariak.
  • 19:00: Danborrada auzoan zehar.
  • 20:00: Elkarretaratzea Oidultz dultzainero taldearekin.
  • Ondoren, kantu afaria karpan Ane Badiola, Joxe Leon Kazabon eta Irati Odriozolarekin (bakoitzak eraman beharko du bere janaria).
  • Jarraian, musika txosnan.

Hilak 28, larunbata

  • Goizean zehar bigarren eskuko azoka karpa inguruan.
  • Goizean zehar puzgarriak.
  • 10:00: Haurrentzako tailerrak karpan.
  • 14:00: Auzo bazkaria karpan.
  • Bazkalostean, bingo musikatua.
  • 17:00: Apar festa.
  • Ondoren, txokolatada.
  • 22:30: Erromeria Trikizio taldearen eskutik.
  • Ondoren, DJ Bañera.

Hilak 29, igandea. San Migel eguna.

  • 9:00: Diana auzoan zehar Lartaun Txistulari taldearekin.
  • 9:30: II. Mendi martxa.
  • 10:30: IX. Krosa.
  • 11:00: Erraldoi txikien kalebuelta.
  • 11:30: Meza Ugaldetxoko auzo lokalean.
  • 12:00: Auzoko jubilatuentzako hamaiketakoa.
  • 13:00: Toka txapelketa.
  • 17:00: Goitibehera jaitsiera Txipitoko maldan.
  • Ondoren, Dantza familian Ixiar Oriarekin.
  • Bukatzeko, sardina jatea, ogitartekoak eta 19:30ean zezen suzkoan.

Esku liburu osoa ikusi nahi izanez gero, egin klik hemen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.