Errenteria-Oreretako garraiolari bat hil da Lodosan
Bi kamioik elkar jo dute gaur eguerdian Lodosan, eta talkaren ondorioz bi garraiolarietako bat hil egin da.
Gaur eguerdian istripua izan da Lodosan (Nafarroa). Bi kamioik elkar jo dute N-134 eta N-123 errepideak bat egiten duten tokian, eta talkaren ondorioz garraiolarietako bat hil egin da. Hildakoa Errenteria-Oreretakoa da.
Hiru sindikatuko kidea zen langilea.
LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, gaur Lodosan hil den garraiolaria aurten lanean zendutako 43. langilea da.
https://x.com/112_na/status/1839326194556416475