Gaurtik igandera kultura digitalen topaleku izango da Gaztaño
Gaur hasiko da hackmeetinga Gaztañon, eta igandera arte askotariko kultura digitalen topalekua izango da auzo hori. Hackmeetinga, urtero egiten den topaketa autogestionatua da, eta 2000. urtean hasi ziren antolatzen.
Gaur hasiko da hackmeetinga Gaztañon, eta igandera arte askotariko kultura digitalen topalekua izango da auzo hori. Hackmeetinga, urtero egiten den topaketa autogestionatua da, eta 2000. urtean hasi ziren antolatzen.
Gaurtik lau egunez elkarrekin biziko dira bertako, zein Espainiako Estatuko eta batez ere Italiako artista, aktibista sozial eta aktibista informatzaileak (hacktibistak), ezagutzak partekatuz, eztabaidatuz eta sarea eginez bai interneten zein gizartean. Jolasari ere emango diote bide topaketen barruan.
Lau egunetarako lau parillak lau aretotan antolatu dituzte, eta horietan, hitzaldiak, tailerrak, eztabaidak, jolasak egingo dituzte. Gauez berriz, umorearen txanda baita karaokea ere, eta musika eta kontzertuei ere emango diete tartea. Egunero kudeaketa batzarra egingo dute, eta igandeko ekitaldian balorazioa egingo dute eta datorren urteari begira ardurak txandakatuko dituzte.
Jakinarazi dutenez, une honetan segurtasun digital transfeminista, telefonoetako segurtasuna, zaintza komertzial eta politikoa, teknologia dekrezentista, agenda komunitario, ekitaldien sonorizazio, sare sozial, adimen artifizial, zuntz optiko sare, aniztasuna eta inklusibitatearen gaineko nodoak daude, baita hacktibismoaren egungo erronken gaineko eztabaidak ere.
Aurtengo topaketan genero espazio ez mistoa erreserbatu dutela ere jakinarazi dute, genero disidente diren pertsonei begira.
Informazio gehiago, berriz, hemen klikatuta jaso dezakete interesdunek.