Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Proiektu autonomoen topaketa, Lezon

Urriaren 5 eta 6an Donostialdeko egitasmo autonomoetan dabiltzanen topaketa egingo dute herrian, 'Autonomiatik erein!' lelopean.

Txerrimuño baserrian izango dira jarduera gehienak.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/09/26

Dono0stialdeko egitasmo autonomoen topaketa egingo dute Lezon urriaren 5ean eta 6an (larunbata eta igandea). Autonomiatik erein! lelopean, Donostia eta inguruko herritako kide eta proiektu autonomoak elkar ezagutzeko topagunea da, “saretzeko eta indarrak batzeko elkargunea izatea bilatu dugu”, esan dute antolatzaileek. Hala, topaketak dirauen bitartean hainbat alorren gaineko gogoeta saioak izango dira, hainbat formatutan. Bazkariak eta afariak ere izango dira, baita musikarako edo bertsolaritza saioetarako tarteak ere. Txerrimuño baserrian izango dira jarduera gehienak, baina inguruko espazioetan ere egingo dituzte; lo egiteko tokia ere izango dute hala nahi dutenek. Topaketaren barruko hainbat jardueratan (bazkariak, afariak…) aurrez eman behar da izena : egin klik hemen izen-emate orrira joateko.

Topaketak testuinguruan jarri dituzte antolatzaileek. “Jardueren bidez egungo problematika eta erronka amankomun anitzen inguruan kolektiboki hausnartzea bilatzen da: ezinegon eta ondoez pertsonalen igoera, elikadura burujabetzarako ekoizpen komunalen estrategia berriak, inguruan ematen ari den faxismo eta arrazakeriaren hazkundea, eta lurraren defentsarako estrategiak”. Beheko koadroan, gai bakoitzaren gaineko lanketa egiteko argudio sorta ikusteko aukera dago.

Ondokoa da bi egunetako egitaraua

Urriak 5, larunbata

  • 10:00. Ondoezari zer? izenburupean, hausnarketarako tartea.
  • 12:00. Baserriaren nostalgia, edo hipermerkatuari fobia izenburuko mahai-ingurua.
  • 14:00. Topaketen aurkezpena eta ongi etorria.
  • 14:30. Bazkari burujabe eta beganoa. Ondoren, Juntajo taldearekin kantu saioa.
  • 18:00. Faxistak gure inguruan? izenburuko tailerra.
  • 20:30. Afaria.
  • 21:30. Bertso saioa Eli Pagola eta Oihana Arana bertsolariekin.

Urriak 6, igandea

  • 09:00. Gosaria.
  • 10:00. Lurraren defentsa izenburuko mahai-ingurua
  • 12:00. Hamaiketakoa.
  • 12:30. Basoaren memoria, memoriaren basoa izenburupean, Iparragirreko eremura irteera.

'Autonomiatik erein!' topaketak, jorratuko diren gaien xehetasunak.

Jarraian, antolatzaileek emandako xehetasunak, topaketen barruan jorratuko diren gaien gainekoak:

– Ondoezari zer? hausnarketa tartea (urriak 5, 10:00etan)
“Bizi dugun ezinegon eta ondoez pertsonalen igoeren aurrean erantzun kolektiboak hausnartzeko tartea izango dugu”.

– Baserriaren nostalgia, edo hipermerkatuari fobia izenburuko mahai-ingurua (urriak 5, 12:00etan)
“Baserriari lotzen zaion iruditegian, ekoizpen modua autogestioan oinarritzen da eta autokontsumoz asetzen da. Lehengo tokian tokiko salmentak ekoizten zuenaren eta eroslearen arteko harremanak gertukotasuna bermatzen zuen, eta hala osatzen zen tratua. Elikagaien industriak ekoizteko era oso bestelakoa bereganatu du ordea, eta horren aurrean familia nuklearretan antolatzen gara indibidualki jateko beharrari erantzuteko. Baina, ba al da modurik, gaur egun, elikagaien ekoizpena bizitzaren osotasunean ulertzeko? Zein esperientzia dugu inguruan behar honi kolektiboki erantzuten diona?”. Parte hartzaileak: hARITU, Galdakaoko Elkarlaguntza Sarea, Herrizoma eta Vallbona Suport Mutu.

– Faxistak gure inguruan? izenburuko tailerra (urriak 5, 18:00etan)
“Gure inguruan gero eta ohikoak dira diskurtso eta praktika faxistak. Baina, zerk bultzatzen ditu? Nola egin diezaiekegu aurre? Sarrera baten ondoren, kide arteko eztabaida egingo dugu”.

– Lurraren defentsa izenburuko mahai-ingurua (urriak 6, 10:00etan)
“Bizi dugun krisi ekosozial garrantzitsuaren testuinguruan, makroproiektu txikitzaileen aurrean antolakuntza moduak pentsatu eta eztabaidatzeko mahai-ingurua izango da. Horretarako hainbat gonbidatu izango ditugu
gurekin:

  • Aroztak: Aroztegiako makroproiektu urbanistiko-turistikoaren. aurkako herri ekimena.
  • Erdiz Bizirik: Erdizko meategi proiektuari aurre egiteko herri plataforma.
  • Euskal Herria Bizirik: Euskal Herriko  makroproiektu txikitzaileen aurkako eta lurraren defentsarako sarea.
  • Ostia sarea: Lurraren defentsa eta espekulazioaren aurkako sarea. Les Soulevements de la Terre sarearen partaidea.

– Basoaren memoria, memoriaren basoa izenburupean, Iparragirreko eremura irteera (urriak 6, 12:30ean)
“Iparragirreko oihanera bisita gidatua. Lezoko herriko memoria antifaxista eta herritarren basogintza proiektu autogestionatua
ezagutzeko”. Parte hartzaileak:

  •  Etxetxo, Lezoko Memoria Historikoaren Taldea.
  •  Amezti basogintza taldea.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.