Jendaurrean jarri ditu hainbat ebazpen Pasaiako Udalak
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik, hilabeteko epea dute herritarrek horiei erreklamazioak aurkezteko.
Pasaiako Udalak jakinarazi du, bando bidez, jendaurrean daudela onartu dituen hainbat ebazpen. Ebazpen horiek udal zergekin dute harremana, eta denen azterketarako epea hilabetekoa izango da behin Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik. Errolda horiek udaleko Errenta eta Ordainarazpenen Zerbitzuan (Donibane kalea, 19) daude ikusgai. Herritarrek horiei erreklamazioak aurkeztu nahi badizkiete, udaletxean (Donibanen) nahiz Herritarren Arreta Zerbitzuaren bulegoetan (Antxon eta Trintxerpen) dute horretarako aukera.
Hiru ebazpen dira orotara bando bidez jendartean zabaldu direnak. Osasun Higiezinen Gaineko Zergaren eta Landa erroldarenak, hainbat kanon eta laguntzenak, eta zaborraren gainekoak dira. Beheko esteketan, ebazpenak osorik bando bidez.
