Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Bizi-lagun, herria ahalduntzea helburu duen taldea

Bizi-lagun elkarteak larrialdiei aurre egiteko ikastaroak antolatu ditu. Irailean egin dute lehen saioa, eta azaroaren 20an eta urtarrilaren 22an izango dira hurrenez hurren datozenak.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2024/09/27

Bizi-lagun elkartea COVID-19a baino lehen sortu zuten Oiartzunen emergentzien inguruan kezka zuten hainbat profesionalek: sanitarioek, suhiltzaileek, udaltzainek eta baita alor horretan jarduten ez duten zenbait herritarrak ere. 

Karlos Ibarguren osasungintzako profesionala da, baita Bizi-lagun elkarteko kidea ere, eta kontatu du elkartea sortzea pentsatzen ari zirenean herrian zenbait bihotz geldialdi eta suteren bat ere egon zirela. “Horren aurrean zerbait egin behar genuela pentsatu genuen. Polita da jendea ahalduntzea eta herritarrek jakitea emergentzien aurrean zer egin behar den eta zer ez”.

Esan eta egin. Emergentzien aurrean ahaldundutako oiartzuarren sarea zabaltzen jarraitu nahi dute, eta datozen hilabeteetarako prestakuntza saioak antolatu dituzte. Irailaren 18an egin zuten lehena, eta hurrengo bi saioak azaroaren 20an eta urtarrilaren 22an izango dira, 18:00etatik 21:00etara, Landetxen. 60 lagunentzat egongo da lekua ikastaroetan, baina nahikoa da izena saio bakarrean ematea. Landetxeko leihatilan edo webgunean eman behar da izena. 

Auzokideak ahalduntzeko, saioak

Ohiko emergentzia bortitzen aurrean bizilagunak zer egin behar duen azaltzeko hiru arlo lantzen dituzte saioetan: sanitarioek bihotz-biriketako geldialdiez hitz egiten dute; suhiltzaileek sute baten aurrean zer egin —eta zer ez— erakusten dute; eta udaltzainek azaltzen dute istripu edo emergentzia egoera batean nola babestu behar den norbere burua, nola abisatu behar den, eta baita nola sorotsi behar den ere. 

Ikastaroaren hasieran, izena eman duten guztiak elkartu eta azalpen teorikoak ematen dizkiete. Gero, ordea, hogei pertsonako hiru taldetan banatzen dituzte partaideak. Talde bati oinarrizko bihotz biriketako berpiztea egiten —nola egin behar den masajea, zer egin behar den arnas bideak itxita egonez gero irekitzeko…— erakusten diote; beste talde batek desfibriladorea erabiltzen ikasten du; eta hirugarren taldeak mangerak eta su itzalgailuak ezagutzen ditu, suhiltzaileen laguntzaz.

Bizkai, Araba eta Gipuzkoan, hilabetean, 70 bihotz-birika geldialdi inguru ematen dira, eta horrek esan nahi du Oiartzunen, gutxi gora behera, urtean, 3,5 geldialdi gerta daitezkeela. Hau da, Ibargurenen arabera, datuek esaten dute geldialdi horien %70 norberaren etxean izaten direla. “Datu hauek guztiak bilduta eta jakinda anbulantzia batek hamar minutu beharko dituela gutxi gora behera iristeko, eta hamar minutu inork ezer egin gabe denbora asko denez, pentsatu genuen hau dena herritarrei kontatu eta erakutsi behar geniela. Saltsa honetan sartu garenok auzolanean, zaintzan eta zaintza sareetan sinesten dugu. Motibatu egiten gaitu honek”. 

Ibargurenek esan du Oiartzungo Udalak beti sinistu izan duela proiektu honetan, eta udala prest egonez gero, Bizi-lagunekoak ere prest daudela beste pausu batzuk aztertu eta emateko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.