Donibaneko Santiago plaza dantza agertoki izango da bihar
Muxikoek dantzan jarriko dute bihar plaza. Eguerdian izango da kale emanaldia.
Bihar (hilak 28), hileko azken larunbatetan bezalaxe, muxikoek dantzan jarriko dute beste behin Donibaneko Santiago plaza. 12:00etan izango da kale emanaldia. Euririk egingo balu, Donibaneko pilotalekura lekualdatuko lukete muxikoen saioa. Dantzaldi honen ondorioz, 11:30etik 13:45era bitartean ezingo da autoarekin sartu plazan.