Itsas hondoa, argazkitan
'Aldaketarako marea: itsasoaren zaintzaren aldeko hilabetea' izeneko kontzientziazio kanpainaren barruan, erakusketa zabaldu dute Juanba Berasategin.
Itsasoaren zaintzaren beharraz kontzientziatzeko eta hura garbi mantentzeko asmoz, Aldaketarako marea: itsasoaren zaintzaren aldeko hilabetea izen kontzientziazio kanpaina abiatu dute Pasaiako Udalak, Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak, Cimasub Nazioarteko itsaspeko Zinema Zikloak, Libera proiektuak, Buceo Donostik, Itsas Zaintza Sareak eta Red de Vigilantes Marinos-ek.
Hilabete honetarako antolatu duten jarduera eta ekintza eskaintzaren barruan, erakusketa zabaldu berri dute Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. Bertan, itsas hondoan ateratako argazki sorta bat ikus daiteke. Sarrera librea izango da eta astelehenetik ostiralera bitarte bisita daiteke ia egun osoz, 8:30etik 21:00etara hain zuzen.