Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Zerga ordenantza eguneratzea eta kale garbiketa zerbitzua kontratatzeko baldintzak onartu dituzte

Lezoko Udalbatzarrak ohiko bilkura egin zuen joan den ostegunean. Bost erabaki hartu zituzten.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Lezo
2024/09/28

Lezoko Udalbatzarrak ohiko bilkura egin zuen joan den ostegunean. Eztabaidatutako gai nagusia zergen ordenantza eta kale garbiketa zerbitzuaren kontratazioa izan ziren.

Azken honi dagokionez, kale garbiketaren zerbitzua kontratatzeko 650.000 euro inguruko gastua aurreikusi du udalbatzak, eta zenbait moldaketa egin dituzte, besteak beste, eremuak moldatuz edo maiztasunak handituz.

Bestalde, zergen ordenantzari dagokionez, Iker Salaberria zinegotziak aipatu zuen tresna horren helburuak “behinenak aberastasunaren birbanaketa justua egitea” izan behar duela. Eta birbanaketa hori garatzeko, “bi printzipio gidari” aipatu zituen: batetik, “gehiago dutenei gehiago kobratzea”; eta bestetik, “herritar guztiei oinarrizko ondasun eta zerbitzu publikoak eskaintzeko beharrezko diru sarrerak eskuratzea”.

Bi printzipio horien aterkipean, bost erabaki nagusi hartu zituen udalbatzak, honakoak:

  • Zerga eta tasen %1,5eko igoera orokorra.
  • Iaz martxan jarritako errenta mailaren araberako hobari sistema sakondu eta zabaltzea, “zerga igoerek guztiei berdin ez eragiteko” asmoz.
  • Etxe hutsek OHZn %100eko errekargua jasoko dute, “etxe horiek eskuragarri jartzea bultzatzeko” asmoz.
  • Kiroldegiko tasak igotzea, “kiroldegiak udalari eragiten dion zama ekonomikoa arintzeko”. Azken urteetan kiroldegiak udalari 600.000 euroko “zuloa” eragin diola aipatu zuten. Orain, lehiaketa berri bat antolatu behar dela diote “epe motzean”, lehiaketa horretako baldintzak zehazteko eta “udalaren zama arintzeko unea” baita udal gobernuaren ustez.
  • Hondakinen kudeaketa ez dadin defizitarioa izan, tasak igoko dituzte (%50eko igoera proposatzen da) “legez behartuta” baitago udala. Dena den zailtasunak dituzten familiek laguntza ekonomikoa jaso ahal izango dute.

Osteguneko bilkura eztabaidatutako eta adostutakoaren gaineko informazio eta xehetasun gehiago lotura honetan kontsulta daiteke.

Erlazionatutako edukiaLezoko PSE-EE: “Presio fiskala areagotzeak eragin negatiboa izango du herriko familietan”Tasen igoera orokorraren kontra egin du Lezoko EAJk
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.