Haurren sorkuntza tailerrean eman daiteke oraindik izena
Ikastaroa bihar (urriak 1) hasiko bada ere, oraindik badago lekua Idoia Beratarbide Arrietak emango duen ikastaroan. 6-11 urtekoentzat da.
Oiartzungo Ehuntze sormen espazioan haur eta gazteentzako tailerrak eskaintzen ditu Idoia Beratarbide Arrietak, eta gazteen eta helduen taldeak itxita badaude ere, haurrentzat oraindik badago lekua.
“Ehuntzen irudimena eta sormena haurren garapenerako ezinbesteko tresnak direla uste dugu, horregatik pinturaren, marrazketaren eta bolumenen bidez kulturari eta elkarbizitzari buruzko balioak ere lantzen ditugu”, dio Beratarbidek.
Hain zuzen, tailerrek helburuak esperimentazioa eta ikerketa prozesuen bidez sormena garatzea; errealitateak, emozioak eta sentimenduak azaleratzeko gaitasuna lantzea; esku trebetasuna lantzea; espazioen zentzua lantzea… dira.
Sei urtetik hamaika urte bitarteko haurren ikastaroak astearte eta asteazkenetan izango dira, 16:45etik 18:15era, Manuel Lekuona etorbidea 10, behean duten espazioan. Bihar (urriak 1) hasiko dira saioak, baina oraindik eman daiteke izena. Horretarako, 652 70 15 53 zenbakira deitu edo mezu bat bidali behar da.