Larunbatean izango da udal liburutegiaren lehen parte hartze saioa
Larunbatean (urriak 5) izango da lehen saio parte hartzailea, udal liburutegiko ikasle gelan, 10:00etatik 13:00etara.
Martxan da dagoeneko Oiartzungo Udal liburutegiaren eraldaketa prozesua, eta, bideari jarraipena emateko, lehen parte hartze saioa iragarri dute.
“Herritarren ahotsa ezinbestekoa da herriarentzat izango den liburutegi bat diseinatzeko”, diote antolatzaileek.
Hitzordua larunbatean (urriak 5) izango da, 10:00etan, udal liburutegiko ikasle gelaren beheko solairuan.
Zalantzaren bat izanez gero, helbide honetara idatzi behar da mezua.