70 ekintzatik gora antolatu ditu udalak herriko eragileekin batera
Urrian zehar, besteak beste, Izaroren kontzertua, Beloaga gazteluaren inaugurazioa eta 'Miñan' antzezlana egongo dira.
Ekintza andana antolatu du Oiartzungo Udalak herriko eragileekin batera “oiartzuarrek udazkena indartsu hasteko”. Zehazki, 70 egitasmotik gora antolatu dituzte komunitatea aberasteko eta herritar guztien parte hartzea sustatzeko.
Urrian zehar herriko ondareaz gozatzeko hainbat proposamen egin dituzte, esaterako Done Eztebe eta Arizmendieneako bisitak, Beloaga gazteluaren inaugurazioa, Artikutzako trenari lotutako hitzaldiak, erakusketa eta ibilbidea.
Aisialdiari dagokionean, berriz, Zea Maysen kontzertua, Izaro Andresekin solasaldi musikatua, Miñan antzezlana, Kirol Astea, garagardo festak, bertso saioak, HELTA eta Gazte Izanak taldeek antolatutako ikastaroen hasiera, gau beltza, harrera saioa, HemenGuk azoka, burujabetzan sakontzeko jardunaldiak… antolatu dituzte.
Urriko ekitaldi guztiak ikusteko, egin klik hemen.