Bihar, jatorri askotariko emakumeen taldearen ikasturte berriko lehen bilkura
Ikasturte berriari ekingo diote bihar, Jabetze Eskolaren barruan. Arratsaldean izango da bilkura.
Pasaiako Udalak jakinarazi berri duenez, Jatorri askotariko emakumeen taldea biltzen hasiko da berriro. Pasaiako Jabetze Eskolaren barruan, ikasturte berria hasiko du taldeak bihar (hilak 2). Trintxerpeko Ulia Kulturan bilduko dira, 16:30ean.
Ikasturte honetan ere emakumeekin esperientziak partekatzeko, beste kultura batzuk ezagutzeko, intereseko gaiei buruz hitz egiteko edota beste hamaika jarduera egiteko aukera emango diete. “Emakumea, migratzaile eta pasaitarra bazara, ez izan zalantzarik eta etor zaitez programa hau ezagutzera”, esan dute udaleko iturriek.
Informazio gehiago jaso nahi duten emakumeek 685 75 90 91 telefono zenbakira hots egin dezakete.